Transkaukasia
Wikipedia(e)tik
Transkaukasia edo Hegoaldeko Kaukasia Kaukasia Handiaren eta Kaukasia Txikiaren arteko eskualde menditsua da[1]. Politikoki Armenia, Georgia eta Azerbaijan estatuak eta eztabaidaturiko Abkhazia, Hego Osetia eta Karabakh Garaia ditu barnean. Historian zehar eskualdea bitan izan da batua:
- Transkaukasiako Errepublika Demokratiko Federala (1918ko apirilaren 9-maiatzaren 26)
- Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista (1922ko martxoaren 12-1936ko abenduaren 5)
Euskarazko izena errusierazko zakavkazie hitzetik eratorria da, "Kaukasoz haraindiko eskualdea" esan nahi duena (erromatar transalpinoarekin gertatu zen moduan)
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Transkaukasia, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Transkaukasia