Karabakh Garaia
Wikipedia(e)tik
Karabakh Garaia[1] (armenieraz Լեռնային Ղարաբաղ, azerbaijaneraz Dağlıq Qarabağ / Yuxarı Qarabağ, errusieraz Нагорный Карабах) Azerbaijango errepublikaren barruan dagoen errepublika autonomoa. 4.400 km2 eta 138.000 biztanle ditu (2006). Hiriburua: Stepanakert. Lurralde menditsua da, belardi eta baso askokoa. Biztanleen gehiengoa armeniarra da, eta Nagorno-Karabakh probintziak Armeniako errepublikari lotua izatea eskatzen du (1993). Ekonomian garrantzi handia dute abere-hazkuntzak eta laborantzak. Maila apalagoa du industriak; ehungintza da industria-alorrik garrantzitsuena.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ 160. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0160.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-1-8