Fibrina
Wikipedia(e)tik
Fibrina odolaren gatzapena eragiten duen proteina disolbaezina da.
Tronbina izeneko entzimak katalizatzen du fibrinaren sorrera, fibrinogenotik abiatuta. Fibrinogenoa solugarria da odol-plasman, eta fibrina disolbaezina. Sare tridimentsionala eratzen du fibrinak kristalizatzen duenean, odolbildua osatu eta odoljarioa ekiditen duena.
- Fibrinogeno → Fibrina
Odolean ez ezik, linfan eta odol-exudatu guztietan ere dago fibrina.