Turako
Wikipedia(e)tik
Turako musofagidoen familiako 18 bat hegazti-espezieren izena da. 45 cm inguru luze izaten dira.
Saharaz hegoalderako basoetan eta sabanetan bizi dira, batez ere. Basoetan bizi direnak kolorez berdeak izaten dira; sabanetakoak, berriz, grisaxkak edo marroixkak. Ile-itxurako lumaz eratutako motots bat dute buruan espezie gehienek. Fruituak jaten dituzte gehienbat. Turako motarik ezagunenak Tauraco leucotis eta Corythaeola cristata dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.