Txantiloi:2007-05 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

E = mc2 fisikako ekuaziorik ezagunetarikoa da, energia (E), masa (m) eta argiaren abiaduraren arteko erlazioa hutsean zehar azaltzen duena. Ekuazio hau erlatibitate bereziaren barruan sartzen da, eta hau dela eta, egunero erabiltzen dugun masaren kontzeptua (masa inbariantea) baino, masa erlatiboa erabiltzen da.

Albert Einsteinek 1905an idatzi zuen (nahiz eta garaian idazkera ezberdina izan) bere Annus Mirabilis (urte bikaina) txostenetan. Bertan Einsteinek erakusten zuen nola denpora eta espazioko lau dimentsioko sistema bateratu bat erabiliz fenomeno behagarrien jokaera azaltzea posiblea den, Galileoren erlatibitate printzipio eta argiaren abiadura konstatearekin bat eginez. Einsteinen erlatibitatearen teoria bereziak Euclide eta Galileoren denbora eta distantzia absolutuen ideia baztertu zuen, masa eta energia forman bakarrik ezberdinak direla erakutsiz.