Txantiloi:2008-16 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lemoizko zentral nuklearra Lemoizen 1970eko hamarkadan Iberduerok eraiki nahi izan zen zentral nuklearra da. Proiektu orokorrago baten parte zen eta lehenengoa Deban eraikitzekoa zen. Zentralaren aurka sorturiko mugimenduak Euskal Herriko historiaren zati bat markatu zuen. Herri mugimendu berri baten sorrera irudikatu zen eta ETAk ere hainbat arduradun eta langile hil zituen, zentralaren aurka ere erasoak eginez. Zentralean eraikitzekoak ziren PWR motako 900 MWeko bi erreaktoreak ia bukatu ziren, baina ez ziren inoiz martxan jarri.