Txantiloi:2009-8 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurra, gure planeta. Bizia Lurrean nola sortu zen jakinda, biziaren bilaketa gure galaxiako beste alderditan eraginkorragoa izango zen.
Lurra, gure planeta. Bizia Lurrean nola sortu zen jakinda, biziaren bilaketa gure galaxiako beste alderditan eraginkorragoa izango zen.

Biziaren jatorriaz jarduterakoan Lur planetaren gainean bizia nola sortu zen aztertzen da, eta baita biziak nola eboluzionatu zuen lehenengo zelulatik ere. Ikerkuntza honek oso ekarpen baliotsuak egin ditu XX. mendearen erdialdetik. Ekarpen horiek Lurrerako ez ezik, baliogarriak dira gure planetatik kanpo ere: esaterako, antzinako Lur planetan biziaren agerpena eragin zuten faktoreak Unibertsoko beste alderditan emango balira, oso litekeena zen bizia -guk ulertzen dugun eran- bertan azaltzea ere.

Zientzialari gehienen ustez Lur planetaren gainean bizia orain dela 3.500-3.000 milioi urte inguru agertu zen. Oso onartua bada ere bizia Lurrean bertan sortu zenaren hipotesia, zientzialari batzuek biziaren jatorria Lurretik kanpo kokatu dute, panspermiaren hipotesia defendatuz.

Biziaren jatorriari buruzko ikerkuntzak zientzia asko biltzen ditu bere baitan: Biologia, Kimika, Astronomia, Geologia eta Meteorologia, besteak beste. Azken urteotan asko aurreratu bada ere, oraindik ez dira argitu biziaren sorreraren atzean dauden faktore guztiak, eta nola eragin zioten elkarri lehenengo zelula sortzeraino.