Txantiloi:2010-25 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xynthia ekaitza edo zikloia 2010eko otsailaren 25ean Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Iberiar Penintsulatik lurreratuz Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune indartsu bat izan zen. 160 km/h-tik gorako haize-boladek, sortutako itsaso zakarrak eta euri jasa gogorrek hamarka hildako eragin zituen.

Otsailaren 12an Siberiatik etorritako aire hotzak eragindako hotzaldi eta elurtea amaitzean, Ozeano Atlantikotik etorritako behe presio guneak eta hegoaldeko haizea nagusitu ziren. Europa iparraldean kokatutako goi presio gune indartsuak oztopatu egin zuen beheraguneen joan-etorria eta hauek ohi baino hegoalderago jo beharra izan zuten, modu horretan Iberiar penintsula mendebaldean euri eta haize bolada handiak eraginez.