Txantiloi:2010-34 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pelkosenniemi (inarieraz: Pelkosnjargâ) Finlandiako Lappi eskualdearen erdialdean dagoen udalerri bat da. Ekialdeko Lappi azpieskualdean dago, eta mugakide ditu Savukoski eta Sodankylä iparraldean, Kemijärvi hegoaldean, eta Salla ekialdean. 1.882,05 km²-ko udalerri honetan, 1.000 biztanle baino ez da bizi; beraz, biztanle gutxien duen Lappiko udalerria dugu. Finlandian, beste inon ez du izan basogintza industriak hainbesteko eragina ekonomian. Hartara, 1960ko hamarkadako urre-aroa eta 1990eko hamarkadan izandako gainbehera, basogintza-industriaren gorabeherek eraginak izan ziren. Gaur egun, ordea, turismoan oinarritutako ekonomia du Pelosenniemik. Horri esker, nahiz eta eskualdeko iparralde osoan bezala industria ia garatu gabe dagoen, langabeen kopurua Lappiko udalerrietako txikienetarikoa da.

Lappi eskualdeko muino ospetsuenetako bat ere udalerrian dago, tontorrak 500 metroko garaiera ozta-ozta igarotzen duen Pyhä muinoa. Muino honetan, 220 metroko Finlandiako euri-bide sakonena dago, Isokuru, eta gainera, eski azpiegitura berriak eraiki dira azken urteotan Kemijärvirekin garatutako plan turistiko bati esker.