Txantiloi:2010-8 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rovaniemi (inarieraz: Ruávinjargâ; iparraldeko samieraz: Roavvenjárga; skolteraz: Ruäˊvnjargg) Finlandiako hiria eta Lappi eskualdeko hiriburu administratiboa da. Ounasjoki eta Kemijoki ibaien artean dago hirigunea eta Zirkulu Polar Artiko paraleloa bertatik igarotzen da. XXI. mende hasierako biztanleria eta turismoaren hazkundeari aurre egiteko, 2006ean Rovaniemik, hiria inguratzen zuen Rovaniemen maalaiskunta udalerriarekin bat egin zuen eta 8.016,42 km²-ko azalerarekin (EAE baino handiagoa) Finlandiako bosgarren hiri zabalena bilakatu zen. Herrialdeko iparren dagoen hiria da eta aspalditik ume finlandiarrek (eta gaur egun munduko ume guztiek) Bizar Zuri bertan bizi delako usteak, Bizar Zuriren herrixka eraikitzea ekarri zuen, Lappi osoko leku bisitatuena. Gainera, Arktikumarekin, Rovaniemiko elizarekin eta gauerdiko eguzki hiritarrarekin batera erakargarri egiten dute Rovaniemi, eta nahiz eta azken urteotan biztanleria 60.000 lagunetan mantendu den, hauengatik urtero jasotzen dituen milaka turistek hiria txiki uzten dute askotan (eguberri garaian batez ere). Hirikide ezagunenak, Lordi taldeko burua den Mr. Lordi eta eskiatzaile ospetsuenen artean Tanja Poutiainen eskiatzailea dira.