Txantiloi:2011-41 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2008-2011ko krisialdi ekonomikoa indarrean dagoen krisialdi ekonomikoa, batzuetan Atzerakada Handia izenez ere ezaguna, mundu osoko ekonomian eta bereziki herrialde garatuetan eragin nabarmena izan duen krisiari deritzo, Depresio Handiaren ondoren izan den larriena. Krisialdia eragingo zuen lehenengo gertakari nagusia 2007 urtean Ameriketako Estatu Batuetan izandako subprime maileguen krisia izan zen. 2008 urtean zehar finantza sektore osora zabaldu eta 2008ko finantza krisia ekarri zuen. Berehala, krediturako bidea itxita, finantza krisiak ekonomia erreala jo eta atzerakada nabarmena izan zen mundu osoan. Atzerakadak enpresen gelditze eta itxierak eta langabezia-tasa handiak ekarri zituen, gizarte sektore askotan pobrezia areagotuz eta beste ondorio sozioekonomiko larriekin. 2009 eta 2010 urteetan zehar, atzerakada moteldu eta hazkunde-tasa positiboak, apalak betiere, itzuli arren, Europa eta Estatu Batuetako zor publikoaren krisiak hazkundea deuseztu eta atzerakada ekonomiko berri baten atarian jarri zituen herrialde garatuak. Krisialdiaren izaera sakonari buruz, kapitalismoak jasaten dituen aldikako krisia baino krisi estrukturala edo sistemikoa dela aipatu da ekonomialari zenbaiten aldetik eta gainditzeko ekonomia modu berriak jarri beharko direla martxan.