Txikipedia:Angkor Wat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angkor Wateko irudi templu bat
Angkor Wateko templuaren irudi

Angkor Wat tenplu budista bat da, antzinako Angkor hiriburuan eraikin zuten.

Canboyan dago, gaur egun bi izenez ezagutzen da; Angkor Wat eta Nokor Wat.

1177an, Suryavarman II.aren heriotzetik  urte gutxira, Jayavarman VII.a erregearen etorrerarekin, inbaditzaileak kanporatu eta inperioaren mugak zabaldu ziren. Errege garrantzitsu hau, zeinaren erregealdia 1181etik 1220ra izan zen, hinduismoa utzi eta Mahāyāna adarraren budismora bihurtu zen.[1]

Non dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angkor Wat mendebaldera kokatuta dago. Berezitasun honen inguruan eztabaida handia dago gaur egun. Tenpluak duen harmonia arkitektonikoa, behe-erliebe eta hormetan dauden devata kopuru izugarria dela eta, admirazio handia sortzen du.

Angkor Wat, Kanbodia.
Angkor Wat, Kanbodia.

Angkor Wat Siem Reap hiri modernotik 5,5 kilometrora dago iparraldean, eta lehenago hiriburuaren zentroa zen Baphuonetik hego-ekialdera distantzia labur batean. Kanbodiako eskualde honetan antzinako egitura ugari daude.[1]

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angkor Wat tenplu ikusgarria
Angkor Wat tenplu ikusgarria

Angkor Wat izugarria da alderdi guztietan: Kanbodiako 150 Angkor tenplu baino gehiago eta monumentu kontserbatzen dira; dimentsio izugarrikoak horietako asko. 400 km2-ko azalera du, eta 6 mende baino gehiagoko aldi handia hartzen dute: IX. mendearen hasieratik XV. mendearen erdialdera.

Tenpluaren ia azalera guztia apainduta dago: behe-erlieberik agertzen ez den tokietan konplexutasun handiko forma eta apaingarri arkitektonikoak eta geometrikoak zizelkatzen dira. Munduko beste leku batzuetan gertatu den bezala, harri-zizelkatzeak material tradizionaletatik inportatu du bere errepertorio formalaren zati bat. Adibidez, galerietako estalkiko harria zeramikazko teilak imitatuz dago zizelkatua eta harrizko ate-leihoak bere zurezko baliokideen formak imitatuz. Tenpluaren errepertorio formalean lore motiboak ere agertzen dira, baina izkinak apaintzera mugatuak.[1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Angkor Wat. 2023-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).