Mahāyāna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Budaren irudia

Mahāyāna (sanskritoz: महायान mahāyāna, euskaraz: "Ibilgailu Handia") budismotik bilakatutako doktrina da, Txinan, Japonian, Korean eta Tibeten nagusi izatera iritsi dena.

Mahayana K. o. I. mendean sortu zen Budaren irakaspenen interpretazio berritzaile eta aske gisa. Mahayanaren jarraitzaileentzat Buda ez da egiaren irakasle soila, Betiereko Jaun Gorenaren azalpena baizik, eta beren helburu nagusia ez da, budismo zaharrean bezala, nork bere santutasun osoa erdiestea, bodhisattva bilakatzea baizik, hau da, nirvana-ri uko egin eta sufritzen dutenei maitasuna eta laguntza eskaintzen dien pertsona bilakatzea. Bestalde, zeru-infernuak badirela ere sinesten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mahāyāna Aldatu lotura Wikidatan