Txikipedia:Atletismo
Atletismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atletismoaren barruan hainbat proba mota daude. Oso konplexua da hau atletismoaren ondorioz kirol asko sortu baitziren, adibidez: oinezko lasterketak (abiadura, distantzia ertaina, distantzia, hesi lasterketak, krosa, erreleboa...), jauziak (luzea, altua, jauzi hirukoitza, pertika). , jaurtiketak (pisua, xabalina, mailua...), martxa atletikoa, eta proba konbinatuak. Atletismoa diziplina asko biltzen dituen kirola onek. Kirol praktiken multzo honetan aurkariak abiaduran edo erresistentzian gainditzea da helburua, distantzian edo altuera handiagoan.
Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirol honetan hainbat kategoria daude, eta adinaren arabera bereizten dira (, 16 urtez azpikoak, 18 urtez azpikoak, 20 urtez azpikoak...). Lehiaketa batzuk adinaren arabera bereizten badira ere, beste batzuk absolutuak dira, hau da, nahi duten guztiak lehiatu daitezke adina kontuan hartu gabe.
Pistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egin daitezkeen probak ere pista-motaren araberakoak dira. Pisten barruan 3 daude (kanpoan, estalita eta kanpoan).
Aire zabaleko pistetan mota guztietako probak egin daitezke.
Pista estalitara dagokienez, jaurtiketa luzeak ezin dira egin lekuaren tamainagatik. Pistaz kanpo krosak egiteko izaten dira.
Oinetakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirol honetarako oinetako mota ezberdinak erabiltzen dira: iltzea duten zapatilak.
Proben arabera, iltze mota ezberdinak daude: batzuk salto egiteko, abiadura neurtzeko eta krosetarako.
Frogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketak | Ibilketa atletiko | Jauziak | Jaurtiketak | Proba konbinatuak | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Abiadura | Iraupen ertain | Distantzia luze | Hesi eta oztopo | Errelebo | ||||
60 m | 800 m | 5.000 m | 60 m hesi | 4 x 100 m | 20 km | Luzera jauzia | Pisu jaurtiketa | Pentatloia
Heptatloia (emakumezkoak) Dekatloia (gizonezkoak) |