Oztopo lasterketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emakumeen oztopo lasterketako finala, 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Oztopo lasterketa atletismoko proba bat da, atletismoko pistari itzuliak emanez hesi finkoak eta ur hobia gainditzean datzana.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketaren ohiko luzera 3000 metro da; junior mailan eta zenbait master lehiaketatan, hala ere, 2000 metro da, lehen emakumeen kategoria nagusian izaten zen bezala. Zirkuituak lau hesi finko eta ur hobi bat du. 3000 metroan, lasterkari bakoitzak hesi finkoak 28 aldiz gainditu behar ditu, eta ur hobia zazpi aldiz. Beraz, zazpi bira oso eman behar dizkio atletismo pistari, hasieran oztoporik gabeko zati bat egin eta gero. Ur hobia helmugaren bestaldeko bihurgunean dago, dela barnealdeko kalearen barrualdean, dela kanpoaldeko kalearen kanpoaldean. Kanpoaldean baldin bada, zazpi biretako bakoitza 400 metro estandarrak baino luzexeagoa da, eta lasterketaren hasiera helmugako zuzengunean izango da. Ur hobia barrualdean baldin bada, bira bakoitza 400 metro baino laburxeagoa da, eta hasiera helmugakoaren bestaldeko zuzengunean izango da, eta ur hobia ez da gainditu beharko hasieran.

IAAF erakundearen arauei jarraituz, hesia 914 mm garai da gizonezkoentzat, eta 762 mm garai emakumezkoentzat. Hesi lasterketetan erabilitakoak ez bezala, oztopo lasterketako hesiak ez dira erortzen lasterkariak jotze4n baditu; eta arauek atletari nahi duen moduan gainditzeko aukera ematen diote, ondorioz askok oina jartzen dute hesiaren gainaldean. Lau hesi jartzen dira pistako zoruan tartekatuta, eta beste bat ur hobiaren hasieran. Ur hobiak, hesi horren atzean, ur putzua du, 3,66 m luze dena, eta aldapa bat duena, hesiaren ondoko 700 mm-ko sakoneratik hasita pistaren mailaraino doana. Aldapa horrek jauzi luzea egiteko trebetasuna duten lasterkariak saritzen ditu, zenbat eta luzeago jauzi egin sakonera txikiagoan lurreratuko baita ur putzuan.

Munduko markaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko marka ofiziala, gizonen 3000 metro oztopodunetan, Qatarko herritartasuna duen Saif Saaeed Shaheenek du (lehen, Stephen Cherono zuen izena, eta Kenyako herritartasuna zuen). Marka 7:53,63 da, eta 2004ko irailaren 3an egin zuen, Van Damme Memorialean (Brusela). 2002ko abuztuaren 16an, Marokoko Brahim Boulamik 7:53,17 egin zuen, baina marka hori ez du berretsi Nazioarteko Atletismo Federazioak, Boulamik bi urteko zigorra jaso baitzuen 2003an, EPO drogaren erabileragatik positiboa eman eta gero.

Oztopo lasterketa zortzi minutu baino gutxiagoan egin zuen lehena Moses Kiptanui kenyarra izan zen, 7:59,18 egin baitzuen 1995eko abuztuaren 16an, Zürichen (Suitza).

Emakumeen 3000 metro oztopodunetan, munduko marka ofiziala Gulnara Galkina-Samitova errusiarrak du, 8:58,81 egin baitzuen 2008ko Joko Olinpikoetan. Lasterketa bederatzi minutu baino gutxiagoan egin duen emakume bakarra da.

Gizonak (eskuzko kronometroa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora Atleta Hiria Eguna
8:49,6 Sándor Rozsnyói ( Hungaria) Berna 1954-08-28
8:47,8 Pentti Karvonen ( Finlandia) Helsinki 1955-07-01
8:45,4 Pentti Karvonen ( Finlandia) Oslo 1955-07-15
8:45,4 Vasiliy Vlasenko ( Sobietar Batasuna) Mosku 1955-08-18
8:41,2 Jerzy Chromik ( Polonia) Brno 1955-08-31
8:40,2 Jerzy Chromik ( Polonia) Budapest 1955-09-11
8:39,8 Semyon Rzhishchin ( Sobietar Batasuna) Mosku 1956-08-14
8:35,6 Sándor Rozsnyói ( Hungaria) Budapest 1956-09-16
8:35,5 Semyon Rzhishchin ( Sobietar Batasuna) Tallinn 1958-07-21
8:32,0 Jerzy Chromik ( Polonia) Varsovia 1958-08-02
8:31,4 Zdzisław Krzyszkowiak ( Polonia) Tula 1960-06-26
8:31,2 Grigoriy Taran ( Sobietar Batasuna) Kiev 1961-05-28
8:30,4 Zdzisław Krzyszkowiak ( Polonia) Wałcz 1961-06-26
8:29,6 Gaston Roelants ( Belgika) Leuven 1963-09-07
8:26,4 Gaston Roelants ( Belgika) Leuven 1965-08-07
8:24,2 Jouko Kuha ( Finlandia) Stockholm 1968-07-17
8:22,2 Vladimir Dudin ( Sobietar Batasuna) Kiev 1969-08-19
8:22,0 Kerry O'Brien ( Australia) Berlin 1970-07-04
8:20,8 Anders Gärderud ( Suedia) Helsinki 1972-09-14
8:20,8 Ben Jipcho ( Kenya) Lagos 1973-01-15
8:19,1 Ben Jipcho ( Kenya) Helsinki 1973-06-19
8:10,4 Anders Gärderud ( Suedia) Oslo 1975-06-25
8:09,8 Anders Gärderud ( Suedia) Stockholm 1975-07-01
8:08,2 Anders Gärderud ( Suedia) Montreal 1976-07-28
8:05,4 Henry Rono ( Kenya) Seattle 1978-05-13

Gizonak (kronometro elektronikoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora Atleta Hiria Eguna
8:05,35 Peter Koech ( Kenya) Stockholm 1989-07-03
8:02,08 Moses Kiptanui ( Kenya) Zürich 1992-08-19
7:59,18 Moses Kiptanui ( Kenya) Zürich 1995-08-16
7:59,08 Wilson Boit Kipketer ( Kenya) Zürich 1997-08-13
7:55,72 Bernard Barmasai ( Kenya) Kolonia 1997-08-24
7:55,28 Brahim Boulami ( Maroko) Brusela 2001-08-24
7:53,63 Saif Saaeed Shaheen ( Qatar)* Brusela 2004-09-03

* 2002. urte arte, Saif Saaeed Shaheenen izena Stephen Cherono zen, eta Kenyako herritar gisa lehiatzen zen.

Emakumeak (kronometro elektronikoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora Atleta Hiria Eguna
10:34,5 Sara Heeb ( Ameriketako Estatu Batuak) Walnut 1996-04-20
10:30,2 Gracie Padilla ( Ameriketako Estatu Batuak) Los Angeles 1996-05-17
10:23,47 Courtney Meldrum ( Ameriketako Estatu Batuak) Atlanta 1996-06-23
10:19,6 Karen Harvey ( Kanada) Walnut 1998-04-18
9:55,28 Daniela Petrescu ( Errumania) Bukarest 1998-06-21
9:48,88 Yelena Motalova ( Errusia) Tula 1999-07-31
9:43,64 Cristina Casandra ( Errumania) Bukarest 2000-08-07
9:40,20 Cristina Casandra ( Errumania) Reims 2000-08-30
9:22,29 Justyna Bąk ( Polonia) Milan 2002-06-05
9:21,72 Alesya Turova ( Bielorrusia) Ostrava 2002-06-12
9:16,51 Alesya Turova ( Bielorrusia) Gdańsk 2002-07-27
9:08,33 Gulnara Samitova-Galkina ( Errusia) Tula 2003-08-10
9:01,59 Gulnara Samitova-Galkina ( Errusia) Heraklion 2004-07-04
8:58,81 Gulnara Samitova-Galkina ( Errusia) Pekin 2008-08-17

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oztopo lasterketa Aldatu lotura Wikidatan