Txikipedia:Aza

Wikipedia, Entziklopedia askea
azalorea
Aza

Aza barazki mota biribila da eta inguruan hosto handiak ditu bere burua estaltzen. Jatorriz, Europa hegoaldeko eta mendebaldeko kostaldeetako landarea da.[1]

Bitaminak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aza C bitaminan, A bitaminan, kaltzioan eta β-karotenoan aberatsa da.[1]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aza zuria bezala ere ezagutzen da bere kolore berde zurbila dela eta aza morea bezala ezagutzen den aza gorritik bereizteko Aza mota asko daude munduan, adibidez:

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azak izen ugari ditu, adibidez:

  • Buru-aza
  • Azaburua
  • Azakoba
  • Azakobatua
Aza txuria
Aza txuria

Horiek dira nagusienak.[1]

Jateko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ohiko platerrak daude azarekin, hala nola:

  • Aza-zopa
  • Aza-salda
  • Aza-ilarrak
  • Aza-lapikoa eta abar.

Tolosako babarrunekin  jaten diren sakramentuetako bat da, hau da, lagungarri jartzen diren janarietako bat. Besteak txorizoa, odolkia , Ibarrako piperrak eta txerriki izaten dira.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Aza. 2023-01-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).