Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletus edulis

Boletusa basoetan aurkitzen dugun eta 300 espezie inguru barneratzen dituen onddo mota bat da. Hau Boletaceae familian sartzen da, Boletales ordenaren barruan eta Agaricomycetes klasean. Euskal Herrian pertsona asko eta asko joaten dira mendira udazkenean Boletus hauen bila. Izan ere, sukaldaritzan garrantzi handia dute zapore oso goxoa eta paregabea dutelako. Onddoak eta kasu honetan Boletusak, heterotrofoak dira (bizitzeko behar duten elikagaia landareetatik eskuratzen dute), zelulanitzak (zelula askoz osatuta daude) dira eta zelula eukariotak dituzte.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himenio hanpatua

Boletus guztiak Boletales taldearen parte dira, baina Boletales guztiak ez dira Boletus espeziearen barruan kokatzen, beste familia eta genero batzuk daude.

Boletusen kasuan, himenioa (beheko partea) oso bereizgarria da, hanpatua baita, hau da, nahiko biguna da. Honek esan nahi du beheko partean ez dituela laminak (argazkian ikus daiteke). Goiko partean, aldiz, marroixka izan ohi da, espeziearen arabera. Goiko parte honi txapela deritzo. Askotan entzun dugu boletusak erraz identifikatzen direla eta ezin dela inolako nahasketarik egon, baina kontuz, hori ez da beti horrela. Hori dela eta, espezie desberdinak aztertuko ditugu, batzuk pozoitsuak direlako.



Non aurkitzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haritzez beteriko basoa, boletusak agertu ohi dira hemen.

Onddo hauek, orokorrean, basoetan aurkitzen ditugu eta jangarriak diren onddo gehienak haritzak dauden inguruetan ateratzen dira. Onddo hauek inguruko zuhaitzekin lotuta daude lur azpitik eta elkarri onura egiten diote, hau da, onddoek zuhaitzei ura eta gatz mineralak ematen dizkiete eta hauek onddoei materia organikoa ematen diete. Horrela, onddoak hazten dira.

Giro hezea behar dute hazteko eta horregatik udazkenean ateratzen dira onddo hauek, euria egin eta gero, hain zuzen ere. Haritzen itzalean ateratzen dira orokorrean, lurrean hostoek mantentzen dute hezetasuna eta itzalak tenperatura egokia ematen die hazteko.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie asko aurkitzen ditugu Boletusen artean eta guztiak ez dira toki berdinetan ateratzen, ez dute zapore berdina eta batzuk ezin dira jan. Honen arabera, sailkapen hau egin dezakegu.

Onddo beltza (Boletus aereus)

Boletus Jangarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean ez dira pozoitsuak, hau da, jaterakoan ez digute kalterik egiten eta hilabete zehatz batzuetan bakarrik ateratzen dira. Oso zailak dira ikusten hostoen azpian ezkutatzen direlako. Baina, badaude batzuk jan ezin direnak, kalte egiten digutelako.

Boletus calopus
   Ba al dakizu   

Hainbat eta hainbat errezeta daude onddo hauekin. Ohikoena arrautza nahasiekin egiten dena da eta hauek dira osagaiak:

600gr boletus (edo nahi ditugun onddoak) Tipulin 1 Gatza Oliba-olio extra birjina Perejila 9 arrautz Pausuak: Onddoak ondo garbitu eta zartari batean baratzuriak eta tipulina bota olio pixka batekin. Gatza bota. Hauek kolorez aldatzen hasten direnean onddoak gehitu eta sutean eduki 15-20 minutuz, oliki-poliki egiten.

Arrautzak nahastu bol batean eta behin zartarian daukaguna ondo egina dagoenean (biguna dagoenean) arrautzak gehitu zartarira eta bueltak eman arrautza egiten den arte. Platera batera atera eta perejilla jarri polita geratzeko.






Zapore txarra duten boletusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude espezie batzuk jangarriak direnak baina posible da pertsona guztiei ondo ez egitea, hauek dira:

  • Onddo erregea (Boletus regius) (Iberiar Penintsulan ikustea arraroa da),
  • Boletus spretus (ez da ohikoa), onddo iodousaindua (Boletus impolitus) (ez da ohikoa),
   Ba al dakizu   

Alejandro eta Jonathanek 3,5 kg onddo bat aurkitu zuten! Eta bere txapelak 40 cm zituen. Leonen aurkitu zuten eta orain arte aurkitu den onddorik haundiena dela uste da. Aurretik, 2014an beste onddo erraldoi bat aurkitu zen 3,1kg koa. 2014an aurkitutako onddo hau Boletus Pinicola espeziekoa zen eta Leonardo izena duen gizon batek aurkitu zuen.

Onddo hankazorrotza (Boletus appendiculatus),

Boletus pozoitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus satanas, Boletus pozoitsua