Onddo hankazorrotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo hankazorrotza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaButyriboletus
Espeziea Butyriboletus appendiculatus
Schaeff. (1763)
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo hankazorrotza (Boletus appendiculatus) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Larbek erraz erasotzen diote, udan ateratzen diren perretxiko gehienekin gertatzen den bezala, baina oinaren behealdea baztertu ondoren, oso mokadu gustagarria da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 8 eta 15 (20) cm arteko diametrokoa, lehenik hemisferikoa, gero ganbila, marroi argia edo uherra, gainazala matea eta belusatu samarra. Azalak gainditu egiten du ertza.[2]

Tutuak: itsatsiak, hori-limoi kolorekoak, gero hori-olibakoak edo hori-berdexkak; ukitzean urdindu egiten dira.

Poroak: Txikiak, biribilak, hori bizi kolorekoak, urdindu egiten dira igurtziz gero.

Hanka: 8-15 cm luze eta 2-5 cm lodi, hasieran lodia, gero zilindrikoa, meheagoa goiko aldean, puntan amaitzen da eta sustraia duela ematen du; hori kolorekoa, oinarri okre antzeko edo arre-gorrixkarekin. Goiko aldean sare hori fin bat dauka.

Haragia: Sendoa, trinkoa, hori zurbila, airearekin urdindu egiten da apur bat (zeru-urdina), oinarena arrosa bihurtzen da, batez ere oinarrian. Oinaren behealdeko haragia gogorra eta kortxo-antzekoa da.

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Appendiculatus epitetoa latinetik dator eta apendikulatua esan nahi du. Bere hanka puntan amaitzen delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ona jateko. Oinaren behealdea baztertu, apurtxo bat larrukara da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus speciosus eta Boletus regius perretxikoekin, baina hauek kapela gorrixka dute. Boletus pallescens espeziarekin, kapela argiagoa du eta oina arrosaz tindatuta, batzuk Boletus appendiculatus-en azpiespezietzat hartzen dute.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran hostozabaletan, batez ere haritzen azpian.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 46 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 393 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 166 or. ISBN ISBN. 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 477 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]