Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1888ko otsailaren 12a
Madril
💀
Heriotza
1972ko apirilaren 30a
Lausana
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi
Clara Campoamorren omenezko eskultura.

Clara Campoamor Rodriguez espainiar politikari bat izan zen, emakumeen eskubideen alde lan handia egin zuena. 1888ko otsailaren 12an jaio zen Madrilen eta 1972ko apirilaren 30ean hil Lausanan (Suitzan). Emakumezkoen boto eskubidea lortzeko lan handia egin zuen, bai eta lehen aldiz lortu ere 1931n. Politikaria izateaz gain, abokatua, idazlea eta emakumeen eskubideen defendatzailea izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen. Politikan sartu zen. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan –emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman–; hor ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari.

1937an Espainiako Gerra zibilagatik atzerrira joan zen. Lehenik Buenos Airesen (Argentinan) bizi izan zen eta ondoren Suitzako Lausanan, hil arte. Denbora horretan liburuak idatzi eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jarraitu zuen. 1972ko apirilaren 30ean hil zen, minbiziak jota. Bere gorpuzkiak Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten.

1918an, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala sortu zen, feminismoa bultzatzeko. Garai hartako emakume jakintsuek osatzen zuten, eta Clara Campoamor eta Victoria Kent nabarmendu ziren haien artean.

Haren omenez, Donostiako Vinuesa plazan, eskultura bat egin dute.

Emakumeen sufragismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen sufragismoa azkar hasi zen arrakasta lortzen, esaterako Britania Handian, Frantzian eta Amerikako Estatu Batuetan. Espainian feminismoaren sustatzaile nagusitzat Concepción Arenal dugu, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala bultzatzaile esanguratsuenetarikoa hain zuzen ere. Beste intelektual espainiar garrantzitsu bat Victoria Kent zen.

Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu eta gero Clara Campoamor diputatu bihurtu zen Madrileko hauteskundeetan. Campoamorren partidua Partidu Erradikala zen, horren idealekin bat egiten zuelarik: errepublikanoa, liberala, laikoa eta demokratikoa.

Borrokatu zuen ere sexu-diskriminazioak bertan behera geratzeko, ezkontzaz kanpo izandako seme-alaben inguruko berdintasun juridikoagatik , dibortzioagatik eta sufragio unibertsalagatik (emakumeen bozka).[2]

Memoria historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar Trantsizio Demokratikoa eta gero omenaldi eta oroitzapen ugari egin zitzaizkion Clara Campoamor emakumeari: [3]

  • "Clara Campoamor" emakume eta parlamentuaren saria.
  • 1998. urteko Correos enpresak ateratako zigilua.
Lucas Alcalde artistak Clara Campoamorren omenean egindako bustoa.


  • 2006: Lucas Alcalde-k egindako busto bat Madrilen.
  • Madrileko Udaletxeak sortutako sari bat bere izenarekin 2006. urtean.
  • Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalak 2011. urtean atera zuen txanpona Clara Campoamorren irudiarekin.
  • 2011. urtean Clara Campoamor enparantzan Dora Salazar-ek egindako eskultura. Geroago Vinuesa Enparantzara mugitu zen, La Concha pasealekutik gertu.
  • 2016. urtean Bilbo-ko udaletxeak Zorrozako zonaldean bere kale bati jarro zion izena.
  • 1998. urtean Andaluziako PSOE-k sortutako Clara Campoamor sariak.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Emakumearen eskubidea Espainian (1931).
  2. Emakumearen bozka eta ni: nire bekatu mortala (1935).
  3. La révolution espagnole vue par une républicaine (1937).
  4. Espainiar iraultza espainiar batek ikusia (2018. urtean berrargitaratua).
  5. Del amor y otras pasiones. Artículos literarios. [4]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011. urtean Laura Mañá-k ateratako filma: Clara Campoamor, la mujer olvidada. [5] Filmaren protagonista nagusia Elvira Minguez da baina Mónica López edo Antonio de la Torre bezalako aktore/aktoresak agertzen dira ere. Pelikulan zehar Clara Campoamorrek bideratutako borroka ikusten da, emakumearen bozka lortzeko ahaleginak eta bere helburua lortu ahal izateko esfortzuak. [6]

  1. (Gaztelaniaz) Clara Campoamor. 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  2. (Gaztelaniaz) Clara Campoamor. 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  3. (Gaztelaniaz) Clara Campoamor. 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  4. (Gaztelaniaz) Clara Campoamor. 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  5. (Gaztelaniaz) Clara Campoamor. 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  6. (Gaztelaniaz) Clara Campoamor. La mujer olvidada. 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).