Zorrotza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zorrotza

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Basurtu-Zorrotza
Zorrotza.jpg
Zorrotzako auzoa Barakaldotik ikusia.
Zorrotza.PNG
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Azalera 12,854 km²
Garaiera 150 m
Biztanleria 12.309
Dentsitatea 960 bizt / km²
Zorrotza Euskal Herria-n dago
Zorrotza
Zorrotza Bizkaia-n dago
Zorrotza
Zorrotza Bilbo-n dago
Zorrotza
Koordenatuak: 43°16′30″N 2°58′22″W / 43.275°N 2.97278°W / 43.275; -2.97278Koordenatuak: 43°16′30″N 2°58′22″W / 43.275°N 2.97278°W / 43.275; -2.97278

Zorrotza Bilboko auzoa da. Bilboko zortzigarren barrutian kokatuta dago, Basurtu-Zorrotzako distrituan alegia. Auzoak distrituari izena ematen dio eta Bilboko ipar mendebaldean kokatua dago. Bilboko auzorik iparrekoena da. Iparraldean Barakaldorekin egiten du muga, mendebaldean Alonsotegirekin, eta ekialdean Ibaizabal errekarekin.

Auzoak 12.309 biztanle dauzka eta 128,54 hektareako azalera. Guztira 96 biztanle bizi dira hektareako. Auzoa Ibaizabal ibaitik hego-ekialdeko norabidean hedatzen da Zazpilandako gunerarte, itsas mailatik 150 metrora, malda handiarekin. Bilboko udalerriko gune industrial nagusiena da, eta Zorrotzaurreko proiektua aurrera egiterakoan, hirugunean geratuko den bakarra.

Eduki-taula

Garraiobide eta azpiegiturak [aldatu]

Zorrotzako portua

A-8 autobideak bitan banatzen du Zorrotzako auzoa, batetik Zazpilandako gune malkartsua, eta bestetik Zorrotzako gune laua. Azken urteetan autobidearen lurperatzearen aldeko ahotsak agertu dira, baina lurperatze lanek izango zuketen kostu altua dela eta, ez da oraindik horretarako proiekturik aurkeztu.

Zorrotzako auzoak bi garraiobide mota dauzka, trena eta autobusa. Renfe Aldiriakek geltoki bat dauka auzoaren ekialdean, eta FEVEk beste geltoki bat dauka auzoaren mendebaldean. FEVEren trenbideak arazo ugari sortzen ditu, trenbidea lur azaletik joateagatik hainbat trafiko arazo sortzen direlako. Bilbobuseko 18. eta 85. lineen bitartez auzoa Bilbo erdigunearekin, eta Deustuko San Pedroko auzoarekin elkarturik dago. Berez 18. linea Zorrotzara bakarrik heltzen zen arren, 2005. urtean Zazpilandaraino luzatu zen.

Bilbobus lineak [aldatu]

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
18 San Ignazio - Zorrotza 15´
85 Zazpi Landa - Atxuri 20´
88 Kastrexana - Indautxu 60´

Bizkaibus lineak [aldatu]

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
3115 Bilbo - Santurtzi 15´
3122 Bilbo - Sestao - Errepelega 30´
3136 Bilbo - Gurutzeta - Barakaldo Erretuertotik 30´
3137 Bilbao - Barakaldo Lutxanatik 30´
3144 Bilbao - Gurutzeta - Barakaldo Ugartetik 30´

Kale garrantzitsuenak [aldatu]

  • Fray Juan Etorbidea
  • Ontziola kalea

Elkarteak [aldatu]

Ondasun nabarmenak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]