Wikipedia, Entziklopedia askea

Ellen Gleditsch

👶
Jaiotza
1879ko abenduaren 29a
Mandal
💀
Heriotza
1968ko ekainaren 5a
Oslo
🔨
Lanbidea
kimikari
📷
Argazkiak
ikusi
Ellen Gleditsch

Ellen gleditsch (1879-1968) , farmazialaria, kimikaria eta katedraduna izan zen. Marie Curieren laguntzaile hasi zuen bere karrera. Aitzindaria izan zen erradiokimikan: radioaren  semidesintegrazio periodoa  zehaztu zuen, eta isotopoen existentzia frogatzen lagundu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ellen Gleditsch 1879an jaio zen Mandalen (Norvegia). Ikastaldeko notarik hoberenak lortuta graduatu zen arren, Unibertsitateko sartzeko azterketak debekatuta zeuden emakumeentzat. Beraz, farmaziako laguntzailea izan zen. Karrera hasi ondoren, erradioktabitatea ikasi zuen Sorbonan eta Marie Curierekin lan egin zuen 1907tik-1912ra. Estatu

Batuetara joan eta Bertram Boltwooden laborategian lan egin zuen. 1919an Emakumeen Elkarte Akademikoaren sortzailea izan zen. 1929 an Oslon irakasle izan zenean, eztabaidak sortu ziren. Hala ere, 1930ean erradioktabitatea aztertzeko talde bat sortu zuen. 1946an unibertsitatetik erretiratu zen.  1962an ohorezko doktoretza jaso zuen Sorbonatik: Ohore hori jaso zuen lehen emakumea izan zen. 1968ko ekainaren 5an Oslon Norvegian hil zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ellen Gleditsch. 2021-02-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).