Marie Curie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maria Skłodowska-Curie
Maria Skłodowska-Curie
Zientzialaria
Arloa Kimika, Fisika, Termologia
Jaio 1867ko azaroaren 7
Polonia Varsovia (Polonia)
Hil 1934ko uztailaren 4
Frantzia Sancellemoz (Frantzia)
Lan-erakundeak Parisko Sorbona unibertsitatea
Lanak Erradioaktibitatearen azterketa
Elementu berriak: Polonioa, radioa


Maria Skłodowska-Curie (1867ko azaroaren 7a1934ko uztailaren 4a) erradiologia arloan aitzindaria izan zen eta bitan irabazi zuen Nobel saria. Paris eta Varsoviako Curie Institutuak eratu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo urteetan Varsovian bizi izan zen. Bere gurasoak irakasleak ziren: bere aita matematika eta fisikakoa eta bere ama musikakoa. Curieren ama hil zenean tuberkulosia zela eta zientzialariak hamaika urte bakarrik zituen. Oso gaztea zenetik, Curieri irakurtzea gustatzen zitzaion eta hamabost urterekin graduatu zen. Ezin izan zuen unibertsitatera joan, emakumeentzat debekatuta zegoelako, baina eskola klandestinoetara joaten zen.

Bere ahizpa nagusia, Bronia, Parisera joan zen unibertsitateko titulu ofiziala lortzeko. Bere ahizpa joan ondoren, Marie ere joan zen Parisera 1891n. Sorbonan kimika eta fisika ikasi zuen. Bere familiak diru arazoak zituen bera laguntzeko eta bere dieta oso pobrea zenez sarritan gaixotu egiten zen. Ikasle bikaina zen, ordu asko ematen zituen ikasten eta honi esker Sorbonan eskolak ematen lehenengo emakumea izan zen.

1893an Curie fisikan lizentziatu zen eta bere ikasgelako hoberena izan zen. 1894an matematikan lizentziatu zen eta bere senarra izango zena, Pierre Curie, ezagutu zuen. Senar-emazte izan ziren, Pierre hamaika urte geroago hil zen arte. Urte berean, 1895ean, X izpiak asmatu ziren eta 1896an erradioaktibitate naturala. Zientzialariaren doktore-tesia azken gai honetan zentratuko da.

Marie Curie eta bere senarrak material erradiaktiboak ikertu zituzten, uranioa batez ere, pechblenda edo uraninita forman. Pechblendatik irten zen uranioa pechblenda bera baino erradioaktiboagoa zen. Bi zientzialariek pechblendak uranioa baino erradioaktiboagoa zen beste elementu bat zuela bere barnean suposatu zuten. Honetaz aparte, torioak erradioaktibitatea sortu ahal zuela aurkitu zuten. Urteetan zehar, pechblenda lantzen jarraitu zuten eta beste bi elementu isolatu zituzten, polonioa (1898) eta radioa.

Aurkikuntza hauen ondoren, Mariek radio kloruro gramo bat lortu zuen pechblendako zortzi tona manipulatu ondoren. 1902an aurkikuntza berri hau erakutsi zuten eta une horretatik aurrera haien ospea handitu baino ez zuen egin. Marie eta Pierrek atseginez aurkeztu zuten aurkikuntza berria patenterik gabe. Jendeak eskertu zuen patenterik gabe erakustea bere egoera ekonomikoa ona ez zelako eta ez zuten dirurik jaso erakusteagatik.

1903an Pierre Curie, Henri Becquerel eta Marie Curiek Fisikako Nobel saria jaso zuten elementu erradiaktiboekin egindako ikerketa zientifikoei esker. Marie lehenengo emakumea izan zen sari hau lortzen eta hamabost mila dolar jaso zituen baita ere. Hilabete batzuk geroago Marieren senarrak katedra bat lortu zuen Sorbonako unibertsitatean eskolak emateko. 1906an Pierre hil egiten da eta Mariek bere lekua beteko du Sorbonako unibertsitatean. Lehenengo emakume irakaslea izan zen unibertsitatea sortu zenetik 650 urtera.

1910ean radio gramo puru bat lortu ahal zela frogatu zuen. Hurrengo urtean Kimikako Nobel saria eman zioten radio eta polonioren aurkikuntzari eta radioaren bakartzeari esker. Orain ere ez zuen radioaren bakartzea patentatu zientzialari guztiek aztertzeko. Marie Curie bi Nobel Sari ezberdin lortzen lehenengo pertsona izan zen. Hemendik aurrera, Mariek radio elementuarekin egin zuen lan bere izena zuen laborategi batean, Curie laborategian alegia.

Lehen Mundu Gerran Curiek erradiografia mugikorraren erabilera proposatu zuen soldadu zaurituak tratatzeko. Radio gramoa donatzen du ikerketarako eta geroago lortu zuen beste bat ere donatu zion Varsoviako Radioaren Institutuari.

1934an, Marie Curie Salanchesen hil zen leucemia dela eta. Segur aski, leuzemia izan zuen hainbeste urtetan zehar erradiaktibitatearekin lan egiteagatik. 1935ean, bere alaba nagusiak ere, Iréne Joliot-Curiek, Kimikako Nobel saria jaso zuen erradiaktibitate artifizialaren aurkikuntzari esker.

1995ean Marie Curieren gorpua Parisko Panteoira eraman zuten, han lurperatzen zen lehenengo emakumea bihurtuz.

Marie eta Pierreren bi alabek (Eve eta Irene) ere gurasoen pausoak segitu zituzten; Irenek ere Nobel saria irabazi zuen eta Eve bidaiari handia izan zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Emakume bidaiariak lana Guzur truk blogean; ikus 40-48.or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Marie Curie