Txikipedia:Errusiar Tsarerria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errusiar Tsarerria Errusiako estatuaren izen ofiziala izan zen Ivan IV.ak Tsar titulua hartu zuenetik , 1547tik Pedro el Grandek Errusiar Inperioa sortu zuen arte, 1721. Moscuko Printzerriaren oinordekoa izan zen. Izen horren pean garai hartan erbesteko nazioen menpe ez zeuden lurralde errusiarrak bildu ziran.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tsar izena latineko CESAR izenean du jatorria eta errege eslaboak erabiltzen zuten titulua zen, euren boterea adierazteko. Agintari boteretsu eta autokratikoak izaten ziran eta enperadoreen mailan jartzen ziran izen hori hartzean.

Nor da Ivan IV[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ivan IV
    Ivan IV-a, "Grozni" , ezizenez, Tsar ona izan zen bere agintaldian, lege kode berri bat idatzi zuen, ejerzitoa berriztu zuen eta tokiko gobernua berrantolatu zuen. Hala era bere ezizenari “Grozni” “ el terrible” zentzua emon zitzaion Europako medebaldean eta ezizen horrekin heldu da gaur egunera. Adituen esanetan ezizen horren itzulpen egokia “ausarta, arerioak bildurtzen dituena” litzateke baina bere azken urteak oso istiutsuak izan ziran Errusian, boyardoen aurkako erasoek hondamendia ekarri zioten bere herrialdeari eten gabeko iskanbilak sortuz, “ Arazoen garaia “ deitu zitzaion garai honi (1598-1613).
  • Ivan IV.aren ondoren beste asko izan ziran;
  • Iván IV Izugarria (1547-1584)
  • Simeón Bekbulátovich (1575-1576)
  • Teodoro I (1584-1598)
  • Borís Godunov (1598-1605)
  • Teodoro II (1605)
  • Demetrio I (1605-1606)
  • Basilio IV (1606-1610) (Vasili Shuiski),Rúrik leinuko azkena.
  • Vladislao IV Poloniakoa
  • Miguel I (1613-1645), Románov leinuko lehena.
  • Alejo I (1645-1676)
  • Teodoro III (1676-1682)
  • Sofía, erregente (1682-1689)
  • Iván V (1682-1696)
  • Pedro I Handia (1682-1721)