Boris Godunov
Boris Godunov (1551 inguru - Mosku, Errusia, 1605) Errusiako tsarra izan zen 1598tik 1605era. Fedor I.aren koinatua zen, eta errege-lanetan jardun zuen tsar izendatu baino lehenagotik ere, Fedor hil ondoren, legezko oinordekoa (Ivan Izugarriaren seme Dimitri) hil zutenez.
Konstantinoplaren mende zegoen Errusiako Eliza bereizi, eta Moskuko aitalehen kargua sortu zuen (1589). Ivan Izugarriak hartu zituen Suediako lurraldeak eskuratu zituen berriro ere, eta tartariarren erasoari eutsi zion Krimean. Europako kultura Errusian sartzen saiatu zen; irakasleak ekarri zituen atzerritik, eta ikasleak bidali Europara, han ikas zezaten. Bere erreinaldiaren bukaeran goseteak nozitu behar izan zituen herriak, eta horrek matxinadak eta altxamenduak eragin zituen. Poloniaren laguntza izan zuen Demetrio Faltsuak, eta boiardoek eragindako altxamendu horietako bat zapaltzen hil zen Boris Godunov.
Boris Godunov, artelanetan [aldatu]
Boris Godunoven historian oinarriturik Puxkinek antzerki-lan bat idatzi zuen, eta Musorgskik opera bat, biak izenburu berarekin: Boris Godunov.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.