Txikipedia:Groenlandia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Groenlandia uhartea. Australiaren atzetik munduko bigarren irlarik handiena da.
Groenlandia uhartea. Australiaren atzetik munduko bigarren irlarik handiena da.

Groenlandia, Australiaren ostean munduko bigarren uharterik handiena da. Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Artikoaren artean dago, Amerikako kontinentean, Ipar Amerikatik ipar-ekialderantz.

Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. 56.081 biztanle ditu, eta populazio-dentsitaterik baxuena duen munduko herrialdea da. Historikoki, duela 4.500 urtetik jendea bizi da bertan, paleo-eskimo kulturak hain zuzen ere.

Haren azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita dago.[1]

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Groenlandia Antartikan dago
Groenlandia Antartikan dago

2005ean, 56.375 pertsona bizi ziren uhartean (0.025 biz./km²), haietatik 14.501 Nuuk hiriburuan.

Etniei dagokienez, biztanle gehienak (% 87) inuiten eta europarren arteko nahastekoak dira, groenlandiarrak, alegia.[1]

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faunari dagokionez, idi musketadunak, hartz polarrak, elur-oreinak, azeri artikoak, erbi artikoak, erbinude zuriak eta otso artikoak bertako espezieak dira. Bestela, Groenlandiar balea oso nabarmentzekoa da.[1]

Groenlandiaren bandera
Groenlandiaren bandera

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofizialen artean, Groenlandiera da mintzaira nagusia, eskimo-aleutar jatorrizkoa. Daniera ere ofiziala da, baina gutxituta dago.[1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Groenlandia. 2024-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).