Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaskabeltz


Kaskabeltza (Parus sp.), txori txikia da Passeriformes ordenakoa. Txori mota hau ikustea nahiko arrunta da, gizakiarengandik hurbil ibiltzen baita. Europa eta Asian zehar hedaturik daude espezie ezberdinak, baina Euskal Herrian 3 dira arruntenak :

Kaskabeltz handiari erreparatuz, kasu beltz, bular horia eta masail horia duen txori txikitxoa da. Kaskabeltz gazteak, ordea, masail zuriak baino, horixkak dituzte. Arrak emeengandik errez bereizten dira, haien gorputza eztarritik isatsaren oinarriraino zeharkatzen duen lerro beltz nabarmena baitute.

   Ba al dakizu   

Nahiz eta animaliengandik mehatxatuta ez egon, gizakiok natura zaintzen ez duen bitartean, ekosistemak suntsitzen doaz eta beraz, kaskabeltz handia janari gabe geratu edo bizilekua gal dezake.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoetan bizi den animalia da baina ez ditu behar baso zabal edo handiak bizirauteko. Horregatik, zuhaitzak sakabanatuta dauden tokietan ere aurki daitezke. Animalia hau bizi den toki ohikoenak honako hauek dira: artadiak, pinudiak; sabinarrak, landaketak, baratzeak, parkeak, ibaiertzeko basoak, eta abar. Txori hauek haien habitata zehaztuta ez dutenez, ez dago ageriko mehatxurik.

      Entzun!

Kaskabeltz handia




Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazkabeltza eta amilotx urdina bazkalekua bisitatzen

Intsektuez elikatzen diren animaliak dira eta hauek jaten dituzte, adibidez: kakalardoak, eta marigorringoak. Neguan, intsektuak ez daudenez, haziez eta fruitu lehorrez elikatzen dira. Horregatik, Europako hainbat hirietako parkeetan eta lorategietan ohikoa da neguko hilabeteetan zehar bazkalekuak ipintzea. Hori bai, udaberria heltzen denean, hobe da bazkaleku hauek erretiratzea, jaio berriko txitentzat zizareak eta bestelako animaliak dieta nagusia bilakatzen baita.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazkabeltzaren arrautzak

Martxoan hasten du ugalketa. Emeak 8-13 arrautza jartzen ditu, baina kopurua aldatuz joaten da. Zuriak dira, orban arre-gorrixkekin eta emeak bakarrik inkubatzen ditu 12-14 egunez. Hiru astera hegan egiten dute eta sei-zazpietan amaren besoetatik joaten dira. Emeak enbor eta motzetako zulo naturaletan eta hutsune artifizialetan egiten du habia eta habia eraikitzeko normalean sustrai meheak, goroldioak eta likenak erabiltzen ditu.