Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1880ko otsailaren 16a
Kagawa
💀
Heriotza
1971ko martxoaren 24a
Bunkyō
🔨
Lanbidea
irakasle
📷
Argazkiak
ikusi
Kono Yasui

Kono Yasui, 1880 ko otsailaren 16 an jaio zen Kagawan, Japoniako Shikoku irla batean, eta 1971ko martxoaren 24an hil zen Bunkyōn, Tokioko auzo batean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kono Yasui Kagawaneko Prefecture Normal Schoolen (1892an) eta Women’s Higher Normal Schooleko zientza-arloan  (1902an) graduatu zen.

Ikasketak bukatu ondoren, irakasle bezala aritu zen, Gifu Girls’ Higher School eta Kanda Girls’ School ikastetxetan 1905 urte arte. Ondoren zoologian eta botanikan ikerketak egin zituen. Honela, lehenengo emakume japoniarra izan zen ikerketa zientifiko graduondokoa egiten.  

Women’s Higher Normal School-en irakasle bezala aritu zen. Hala ere, bere ikerketak garatzen jarraitu zuen.

Geroago, japoniatik kanpo ikasten jarraitzeko baimena eskatu zuen, eta, Alemaniara eta Estatu Batuetara ikerketak egitera joan zen. (1914-1927).

1927 an Women’s Higher Normal School-en irakaskuntzara bueltatu zen genetika eta biologia zelularra irakastera. Urte horretan, zientzietan doktoretza tesia bukatu zuen lehenengo emakume japoniarra bihurtu zen. Hurrengo urteetan 99 artikulo zientifiko publikatu zituen eta hainbat sari irabazi zituen ere. Azkenik, 1971. urtean hil zen.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uretako iratzearen inguruko ikerketa bat egin zuen, eta ikerketa Journal of Plant Sciences eta Annals of Botany aldizkarian argitaratu zen. Ondorioz, atzerriko aldizkari batean bere ikerketa zientifikoa argitaratu zuen lehendabiziko emakume japoniarra izan zen.

Ondoren, Alemaniara eta Estatu Batuetara bidaiatu zuen 1914an zelula biologikoaren inguruko ikerketa bat egiteko.

1915. urtean Harvard Unibertsitatean aritu zen E. C.  Jeffrey irakaslearekin ikatza ikertzen. Geroago, 1916an Japoniara itzuli zen eta Tokioko Unibertsitate Imperialetik, ikatzaren inguruko ikerketak egiten jarraitu zuen, 1927 urte arte.

1924 urtetik aurrera, mitxoletak, artoa eta beste zenbait landareen genetika ikertzen aritu zen.

1945 urtean, Hiroshima-ko eta Nagaskiko bonbardaketa atomikoaren ondorioz, euri erradiaktiboak landareetan izan zuen eragina aztertzen hasi zen. [1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konok honako sari hauek jaso zituen:

· Ohorezko domina irabazi zuen Japonen 1955-ean

· Hirugarren klaseko “Precious Crown” saria jaso zuen 1965-ean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hernández, Publicado por Hortensia. Kono Yasui primera japonesa en doctorarse en ciencias. (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).