Hiroshima
|
Hiroshima |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | 広島市 (Hiroshima-shi) | |
| Estatua | ||
| Uhartea Eskualdea Prefektura |
Honshu Chūgoku, Sanyō Hiroshima |
|
| Koordenatuak | 34°23′53″N 132°28′33″E / 34.39806°N 132.47583°EKoordenatuak: 34°23′53″N 132°28′33″E / 34.39806°N 132.47583°E | |
| Eremua | 905 km2 | |
| Biztanleria | 1.173.980 bizt. | |
| Dentsitatea | 1.297,22 bizt./km² | |
| [1] | ||
Hiroshima (広島市; -shi) Hiroshimako prefekturako hiriburua da. Japoniako Chugoku eskualdean dago, Honshu uharteko hego-mendebaldean, Japoniako barne itsasoaren ertzean. Hiriak historiako lehen bonbardaketa atomikoa nozitu zuen 1945eko abuztuaren 6an, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Estatu Batuetako armadak egina. 1594an eraikitako hiribildu eta gotorlekua ditu.
[aldatu] Historia
XIX. mendean, japoniar armadaren garrantzi handiko base militarra izan zen, bai Txinaren aurkako gerran (1894-1895), bai Errusiaren aurkakoan (1904-1905). Harrezkero Japoniako portu eta merkataritzagune nagusietakoa izan zen.
1945eko abuztuaren 6an Ameriketako Estatu Batuetako hegazkin batek lehen bonba atomikoa bota zuen hiriaren gainean. Ondorioak latzak izan ziren: hiriaren % 90 suntsiturik eta 130.000 pertsona inguru hilik.
Gerraren ondoren, Tange Kenzoren zuzendaritzapean eraiki zen berriro, eredu berrien arabera. Hala ere, parte bat, Bake Hiria delakoa, bonba atomikoa lehertu ondoren geratu zen bezala gorde da, hondamenaren oroigarri. Gaur egun, berriro arrantza portu eta industriagune nagusia da: automobilak, ontzigintza, eta abar.
| Artikulu hau Japoniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.