Txikipedia:Kuku-praka

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kuku-praka (Digitalis purpurea) Scrophulariaceae familiako landare belarkara da, jatorriz Europakoa eta Afrika iparraldekoa. Ezaguna da lore ikusgarriak dituelako eta oso toxikoa izan daitekeelako, bertatik eratortzen baita digitalina sendagaia.

Kuku-praka

IZENAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuku-prakaz gain, euskaraz beste hainbat izen ere erabiltzen dira landare hau izendatzeko, hala nola titara-lorea, asto-lorea, txilintxa, kuku-porru

EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore mota hauek, 5 cm-ko luzera izatera ailegatzen da. Bere petaloen kolorea, horitik hasita arrosa bizi baten kolorea izatera bilakatzen da. Barruko zatia, purpura kolorekoa da, eta hortik datorkio bere izena.

SENDABELARRA

Bihotz arritmia eta takikardiaren tratamenduan erabili ohi da.

Digitalis purpurea (Kuku-praka)

UGALKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekain eta irail bitartean loratu egiten dira, iparraldeko hemisferioan. Polinizazioa erleen bitartez gauzatzen da.

Klima epela eta itzalean egotea nahiago du, eta lur azido eta hezetasunarekin.