Gorrindol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gorrindola
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #C71585
RGB (r, g, b) (199, 21, 133)
CMYKN (c, m, y, k) (, , , )
HSV (h, s, v) (322º°, 89%, 78%)

Gorrindola edo purpura gorriaren eta morearen arteko kolorea da, nahiz eta batzuetan ohiko hizkeran morearekin nahasten den.

Purpura hitzaren lehen agerpena euskarazko testu batean 1656an izan zen eta gorrindola hitzarena 1961an[erreferentzia behar].

Gorrindola kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin Aroan, purpura tindagai gorri bizia zen, Murex brandaris itsas barraskiloaren guruin batetik egina. Tindagai honen latinezko izena purpura zen, grezierazko πορφύρα, pórfura hitzetik eratorria. Honekin oihalak tindatzen ziren, batez ere gorri biziko kapa eta gainjantziak egiteko. Oihal hauek erregetzaren eta aitoren semeen ezaugarritzat hartzen ziren, aberastasuna eta boterea adierazten baitzuten. Hala ere, gaur egun gorri bizi izatetik gorri-more kolore bat izendatzeko erabiltzen da.

Gorrindola Leongo Erresumako armarriko lehoiaren kolorea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gorrindol Aldatu lotura Wikidatan


  Gorriak  
Gorriluna Falun gorria Borgoina Gorrimina Kardinala Terrakota
           
Herdoila Korala Gorria Eskarlata Gorribizia Gorrindola
           
Magenta tinta Fuxia Arrosa bizia Magenta Arrosa iluna Arrosa