Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1926ko ekainaren 1a
Los Angeles
💀
Heriotza
1962ko abuztuaren 4a
Brentwood (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
zinema aktore
📷
Argazkiak
ikusi

Marilyn Monroe aktore eta modelo estatubatuarra izan zen.

Marylin Monroeren aurpegia
Marilyn Monroe

1926ko ekainaren 1ean jaio zen, Los Angelesen, eta 1962ko abuztuaren 4an hil zen, Brentwooden, 36 urterekin. Aktore eta modelo gisa egin zuen lan. Bere grabaketa ospetsuenetako batzuk “Me siento rejuvenecer”, “Con faldas y a lo loco” dira. Marilyn Monroeren egiazko izena Norman Jean Baker zen. Psikiatriko baten egon zen, diagnostikatu zioten gaixotasun mental batengatik (eskizofrenia). Umetan egon zen umezurtz-etxean tratu txarrak jaso zituen, eta horrek bere arazo mentalei gaizki egin zion. Depresio eta autoestimu baxu arazoak izan zituen, eta horren ondorioz, barbituriko pilulak hartzen hasi zen.

1962ko abuztuak 4ean, Marilyn pilulen gaindosi batengatik hil zen, bere Los Angeleseko etxean aurkitu zuten. Kasua asko ikertu ondoren, bere buruaz beste egin zela deskubritu zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregistro Zibilean jasoa izan zen, Norma Jeane Mortenson izenarekin inskribatu zen, legez kanpokokoa ez izateko.

Norma deitu zuten, amaren aktore gustukoenetako bat zelako (Norma Talmadge) eta Jeane (Jeane Harlow)-gatik.

12 urte zituenean ahizpa nagusi bat zuela konturatu zen, amaren partez.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Radio Plane fabrikan lan egiten zuen, eta argazkilari batek, aldizkari baterako kontratatu zuen. Aldizkari horretan irten ondoren modelo lanetan hasi zen. Ezkondu egin zen baina, bere senarrak ez zuen gustuko Marilyn modelo izatea. Monroek, beraz, senarrarengandik banantzea erabaki zuen, beretzat hoberena izango zela uste baitzuen. Behin bananduta, hainbat proiektutan lan egin zuen, eta antzezlari, modelo eta abeslaria lanetan eman zuen bizitza.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962: "Something’s got to give", Ellen Wagstaff-en papera egiten zuen.

1961: "The Misfits", Roslyn Tabler-en paperan.

1960: "Let’s make love", Amanda Dell- en paperan.

1959: "Some like it hot", Sugar Kane-ren paperan.

1957: "The price and the Showgirl", Elsie Marina-ren paperean.

1956: "Bus Stop", Cherie-ren paperan.

1955: "The Seven Year Itch", the girl-en paperan.

1954: "There’s No business like show business", Vicki Parker-en paperan.

1954: "River of No Return", Kay-ren paperan.

1953: "How to Marry a Millionaire", Pola Debevoise-ren paperean.

1953: "Gentlemen Prefer Blondes", Lorelei Lee-ren paperean.

1953: "Nígara", Rose Loomis-en paperean.

1952: "O. Henry’s full house", Oinezkoa "The Cop and the Anthem" izeneko kapituluan .

1952:  "Monkey business", Miss lois-en paperean.

1952: "Don’t Bother to knock", Nell Forbes-en paperean.

1952: "We’re not married", Annabel Jones Norris-en paperean.

1952: "Clash by night", Peggy-ren paperean.

1951: "Let’s make it legal", Joyce Mannering-en paperean.

1951: "Love nest", Roberta Stevens-en paperean.

1951: "As young as you feel", Harriet-en paperean.

1951: "Home town story", Gina Norris-en paperean.

1950: "Right cross", Dusky Ledoux-en paperean (kredituetan ez da agertzen)

1950: "All about Eve", Miss Caswell-en paperean.

1950: "The fireball", Polly-ren paperean.

1950: "The asphalt jungle", Angela Phinley-ren paperean.

1950: "A ticket to tomahawk", Clara-ren paperean (kredituetan ez da agertzen)

1949: "Love happy", Bezero Baten paperean.

1948: "Ladies of the chorus", Peggy Martin-en paperean.

1948: "Scudda hoo! scudda hay!" txalupako neskaren paperean, (kredituetan ez da agertzen)

1947: "Dangerous Years", Evie-ren paperean.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko puxikak:

1957. urtean aktore hoberenaren saria irabazi zuen, “Bus Stop" filmagatik.

1960ean aktore onena izan zen, “Some Like It Hot” filmagatik eta

1962an aktore gogokoena izan zen, horregatik, irabazi zuen sari hau.

David de Dotanello:

Sari hau 1958. urteko aktore onena izateagatik irabazi zuen, “El príncipe y la corista” pelikula atera baitzuen.

Premios BAFTA:

1958an aktoresa atzerritar onenaren saria irabazi zuen, “The Seven Year Itch” filmean egindako lanagatik.

Eta 1959. urtean, berriro ere, aktoresa atzerritar hoberenaren saria irabazi zuen, “El príncipe y la corista” pelikulagatik.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edward Mortenson eta Gladys Pearl Baker ziren bere gurasoak. Berniece Baker Miracle eta Robert Kermitt Baker bere anai-arrebak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.biografiasyvidas.com/monografia/marilyn_monroe/

Marilyn Monroe

https://es.wikipedia.org/wiki/Marilyn_Monroe