Gentlemen Prefer Blondes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gentlemen Prefer Blondes
Gentlemen Prefer Blondes Movie Trailer Screenshot (11).jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua Gentlemen Prefer Blondes
Izenburua euskaraz Jaunek Ilehoriak Nahiago Dituzte
Urtea 1953
Estreinaldia 1953ko uztailaren 18a
Generoa musikala, komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 91 minutu
Aurrekontua 2.260.000 dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Howard Hawks
Ekoizleak
Sol C. Siegel
Gidoilariak
Anita Loos (eleberria eta antzezlana)
Joseph Fields (antzezlana)
Charles Lederer
Aktoreak
Marilyn Monroe
Jane Russell
Musikagileak
Hoagy Carmichael
Jule Styne
Eliot Daniel
Lionel Newman
Argazkilariak
Robert Taylor
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
fitxa irakurgai

Gentlemen Prefer Blondes (euskaraz Jaunek Ilehoriak Nahiago Dituzte) 1953ko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren musikal komedia filma bat da. Bertan, Marilyn Monroe eta Jane Russell aktoreek antzeztu zuten. Berez, 1949ko izen berdineko Gentlemen Prefer Blondes musikalaren egokitzapena da, hura era berean 1925eko Anita Loos idazlearen Gentlemen Prefer Blondes eleberrian oinarritua dagoelarik.

Filma honetan Diamonds Are a Girl's Best Friend ("Neska Baten Lagunik Onenak Diamanteak Dira") eta Bye, Bye Baby ("Agur, Agur Laztana") abesti ospetsuak entzun daitezke.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marilyn Monroe aktorea filmako eszena batean.

Lorelei (Marilyn Monroe) eta Dorothy (Jane Russell) AEBetatik Frantziako Paris hiriburura itsasontzi bidaian doazten bi estatubatuar abeslari gazte dira. Bata ilehoria eta beste ilebeltza, zein edo zein eder eta erakargarriagoa, ontziko gizonezko guztiak txora-txora izango dituzte. Bi neska gazteek helburu berbera dute: aberats batekin ezkontzea. Baina tartean arazo bat ere badago: Loreleik jada mutilaguna badu, Gus Esmond izenekoa (Tommy Noonan), haren aitak (Taylor Holmes) Loreleien asmoez batere fidatzen ez denez neska gaztea jarrai dezan detektibe bat kontratatu duelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gentlemen Prefer Blondes