Wikipedia, Entziklopedia askea

Panpa-lezka


Landare belarkara honek Hego Amerikan du jatorria. XX. mendean ekarri zuten Europara, jauregien apaingarri bezala, ustez oso ederra baitzen. Orri luzexkako sortak osatzen ditu, eta deigarri eta bereziak dira oso goi muturreko luma-antzekoak. Azken urteotan, Kantauriko kostaldera (Asturias, Kantabria eta Euskal Herria) egokitu da, baita izugarri ugaldu ere, eta horrek kaltegarri bihurtu du bertako landareentzat. Egun, espezie inbaditzaile bezala onartua dago gurean, eta berau kentzeko ahaleginak egiten dira.

Panpa-lezka
   Ba al dakizu   

Alexander von Humboldtek izendatu zuen 1818an, Friedrich Sellow (1789-1831) botaniko naturalista alemaniar-brasildarraren abizena emanik.


Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen zientifikoa: Cortaderia selloana

Ordena: Poales, landare-taxon bat da.

Familia: Poaceae, belar landarekoak

Erreinua: Landarea

Kategoria: Espeziea

Leinua: Danthonieae. Leinu honetan asko ikusten den landarea Austradanthonia izena duen landare bat da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortaderia: gaztelaniatik datorren izen generikoa "mozteko", ertz filoso zerratuak dituzten orrien ondorioz

Selloana: epitetoa

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare iraunkorra da. Ohitura eta bizitzeko modua: landare zespitosoa, dioikoa, kulmoen oinarriekin eta lamina dentsoki amakollatuekin, gutxi gorabeherako "macolo"ak osatuz. 2-3 metroko diametroa. Ale arrak eta emeak (dioikoak) daude, oso gutxitan bisexualak.

   Ba al dakizu   

Suak ez du landarea kentzen, baizik eta inguruko landareria, eta lehiakiderik gabe, errazago zabaltzen da.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Argentinako Pampakoa da landare espezie hau. Oro har, oso erresistenteak direnez eta apaingarri bezala landatua izan denez mundu osoan zehar, asko sakabanatu da ingurune ezberdinetan.

Klima motaren araberako banaketa daukate: lehortearekiko tolerantzia handia du.

Lurzoru-motaren araberako banaketa: lurzoru alkalinoak, azidoak, buztintsuak eta hareatsuak toleratzen ditu.

Euskal Herrian esaterako, bideetan zehar agertzen dira, errepidean zehar igaroz panpa-lezka erraz aurki ditzakegu.

Panpa-lezka errepide alboan.

Arriskutsuak al dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedatzea, sakabanatzea eta ernetzea: haziaren edo sustraiaren zatiketaren bidez hedatzen da. Panpa-lezka oso moldakorra da eta askotariko ingurune eta klimatan haz daiteke. Hazi asko ekoizten ditu panpa-lezkak. Leku batzuetan, esaterako Euskal Herrian, landare inbaditzailetzat hartu da. Izan ere, bertoko landaredia kaltetzen baitu. Errotik kentzeko produktu kimikoak eta beste metodo batzuk erabiltzen dira.

   Ba al dakizu   

Landare bakoitzak milioi bat hazi baino gehiago sor ditzake bere bizitzan.