Asturiasko Printzerria

Wikipedia(e)tik
Asturias» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asturiasko Printzerria
Principado de Asturias
Principáu d'Asturies

Autonomia erkidegoa
Asturiasko bandera Asturiasko armarria
Hiriburua Oviedo
Probintziak Asturias
Herritarra asturiar
Localización de Asturias.svg
Eremua
- Espainiaren
10.604 km²
% 2,1
Biztanleria
- Espainiaren
Dentsitatea
1.076.896 (2006)
% 2,44
101,53 bizt/km²
ISO 3166-2 ES-O
Estatutua 1982ko urtarrilaren 11
Presidentea Javier Fernández Fernández
(PSOE)
Hizkuntza ofiziala(k) gaztelania (ofiziala)
asturiera (ez ofiziala)
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan

8 eserleku
6 eserleku
www.princast.es

Asturiasko Printzerria edo Asturias[1] (Principado de Asturias gaztelaniaz; Principáu d'Asturies asturieraz; eta Principao d'Asturias eonavieraz) Espainiako iparraldean dagoen probintzia bakarreko Autonomia erkidegoa da.

Mugakideak Bizkaiko golkoa iparraldean, Leon hegoaldean, Kantabria ekialdean eta Lugo mendebaldean ditu.

Oviedo da erkidegoaren hiriburua, baina Gijón da hiririk populatuena.

Geografia

Asturiasko satelite bidezko irudia

Itsasaldea eta ibaiak

Bizkaiko golkoaren kostaldean dago Printzerriaren iparraldea, bertan isuritzen direla hainbat ibai garrantzitsu: Eo, Navia, Nalon eta Narcea tartean.

Barnealdea

Barnealdean, Kantauriar mendilerroa dugu, zehazki honen zatia diren Europako Mendiak. Torre de Cerredo 2.648 metrorekin tontorrik altuena da, Leongo mugan dagoena.

Natur Parkeak

Europako Mendiak, Muniellos, Somiedo, Redes, Peña Ubiña, La Mesa, Ponga eta Narceakoak aipatzekoak dira.

Fauna

Asturiasen 80 hartz arre inguru daude, batez ere Somiedoko eta Narceako natur parkeetan. Beste animalia batzuen artean, basoilarrak, katamotzak eta orkatzak nabarmendu beharrekoak dira.

Historia

Banaketa administratiboa

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Asturiasko udalerrien zerrenda»

Printzerria 78 udalerritan (conceyos/concejos) banatuta dago, eta hauetako bakoitza hainbat parrokiatan. Herririk populatuenak hauexek dira:

  1. Gijón/Xixón: 273.931 biztanle (2005).
  2. Oviedo/Uviéu: 212.174.
  3. Aviles: 83.855.
  4. Siero: 48.991
  5. Langreo/Llangréu: 46.558
  6. Mieres: 45.943.

Eskualdeak

Sakontzeko, irakurri: «Asturiasko eskualdeak»

Lurraldea zortzi eskualdek osatzen dute, hiru udalerri handienen inguruan daudenak Gijon/Xixon, Oviedo/Uvieu eta Aviles, Eo-Navia, Nalon eta Narcea ibaien zonaldeetan, Caudaleko eskualdea (Mieres) eta ekialdekoa (Oriente).

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Asturiasko gobernua»

PSOEk irabazi izan ditu autonomia erkidego mailaren hauteskundeak 1983, 1987, 1991, 1999 eta 2003an. PPk, ordea, behin bakarrik lortu du holakorik, 1995ean. Bi alderdi hauek diferentzia handia lortu dute aurkezten diren beste taldeen gainetik orain arte.

Izan ere, nazionalismoak ez du indar handiegia izan Printzerrian Francoren heriotzatik. Beraien jarduera Asturiasera mugatzen duten alderdi politikoak hauek dira: Andecha Astur, Izquierda Asturiana, Partíu Asturianista eta Unión Renovadora Asturiana. Aipatzekoa da Conceyu Nacionalista Astur ere, jada desagerturik.

Gazte erakundeei dagokienez, Darreu (Andecha Astur) eta Mocedá d'Izquierda Asturiana (Izquierda Asturiana).

Asturina da mugimendu independentisten bandera.

Demografia

Ekonomia

Lehen sektore ekonomikoa izan da tradizionalki nagusia lurraldean, meatzaritza, arrantza, nekazaritza eta abeltzaintza oso garrantzitusak izanda historikoki.

Azken urteotan industriak eta zerbitzuek gainditu egin dituzte aurreko jarduerak.

Kultura

Covadongako basilikaren ikuspegia.

Hizkuntzak

Gaztelania eta asturiera mintzatzen dira, nahiz eta lehenengoa bakarrik ofiziala izan eta bigarrenaren hiztunak egoera gutxituan egon. Hiztunen zahartze eta zokoratze geografikoa nabarmena da, hedabide txikiak soilik dituzte, eta hizkuntzaren aldeko borondate politikoa ez dago oso hedatua. Azken urteotan, hala ere, ofizialtasunerako aldarriak behin eta berriz egiten dabiltza hainbat hiztun eta talde.

Asturiasko mendebaldean galegoaren gertuko eonaviera ere erabiltzen dute asturiar batzuek.

Bai asturierak eta baita eonavierak ere Asturiasko Printzerriko instituzioen aldetik nolabaiteko onarpen eta babes maila jaso dute, koofizialtasunera iritsi gabe.

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Asturiasko literatura» eta «Asturierazko literatura»

Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua asturieraz egindako literaturaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Arlo honetako egile azpimarragarrien artean Xosé Caveda y Nava eta Fernán Coronas klasikoak eta Manuel Asur eta Xuan Bello garaikideak ditugu.

Musika

Folk musika arloan, Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak aipatzekoak dira, Hevia musikariarekin batera. Bestela, Festival Intercéltico de Avilés izeneko jaialdia 1997tik antolatzen dute Avilesen.

Rock eta Pop musikari dagokionez, Australian Blonde, Manta Ray eta Undershakers talde ezagunak dira.

Kirolak

Real Sporting de Gijon eta Real Oviedo dira futbol talde asturiar nagusiak, elkarren arteko lehi handia mantendu izan dutenak.

Asturiar ezagunak

Hedabideak

Erreferentziak

  1.   154. araua, Euskaltzaindia. Asturietako Printzerria izen historiko gisa erabil daiteke, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14 .

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asturiasko Printzerria Aldatu lotura Wikidatan