Txikipedia:Rebecca James

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rebecca Angharad James Becky James bezala ezaguna da.

1991ko azaroaren 29an Bromsgrove-en sortu zen. Galeseko txirrindulari britaniarra da, pistako abiadura ekitaldietan espezializatua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rebecca James gazteen pistako lehiaketetan nagusitu zen 2006 eta 2007an. Britainia Handiko lau txapel irabazi zituen abiadura probetan. "Welsh Talent Team” taldeak ikusi zuenetik, Britainia Handiko pistako korrikalarien olinpiar programaren parte izan da.2009ko uztailean, hiru domina irabazi zituen, tartean bi titulu Minskeko junior mailako Europako Txapelketan. Abuztuan, bere bultzada jarraitu zuen eta Moskuko junior mailako munduko txapelketan bi titulu eta zilarrezko dominak ere irabazi zituen. Horrela, banakako abiaduran eta keirin junior mailako munduko txapeldun bihurtu zen. Zhong Tianshi txinatarrak bakarrik irabazi du 500 metroko erlojupekoan.2010ean junior mailak utzi zituen. Martxoan hautatu zuten elite mailako txirrindularitzako munduko txapelketan parte hartzeko. 500 metroko proban 17. postua lortu zuen eta abiadura txapelketako final 1/16an kanporatu zuen Clara Sanchezek. Ondoren, bere lehen EuropSciences de la vie et de la terre Technologieako 23 Txapelketan parte hartu zuen eta bertan hiru domina irabazi zituen (urrezko 1, zilarrezko 2), esprint indibidualeko titulua barne, Virginie Cueff frantziarraren aurka. Urrian, Britainia Handiko taldeko abiadura txapeldun izan zen Jessica Varnish-ekin. Commonwealth Jokoetan parte hartu zuen Galesko kolorez. Zilarrezko domina irabazi zuen esprintean eta brontzea 500 metroko erlojupekoan.

2013ko Pistako Munduko Txapelketan, lau domina irabazi zituen, tartean bi titulu esprintean eta keirin.

Rio 2016 Jokoetan Britainia Handiko pistako lasterkarien dominazioan parte hartu zuen, non abiaduran eta keirin zilarrezko bi domina irabazi zituen. Joko hauen ostean, lehiaketatik kanpo geratu zen errepikatzen diren lesioengatik.

2017ko abuztuan, bere karrera amaitzen ari zela iragarri zuen «bizitzaz gozatzeko» eta gozogintzaren alorrera jotzeko.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an bakarkako esprintean eta keirin txapelketetan (pistako txirrindularitzan) Munduko txapeldun izan zen. Zilarrezko domina bikoitza lortu zen 2016ko Rio-ko Olinpiar jokoetan. 2017an amaitu zuen bere kirol ibilbidea.

Erreferentzia zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://fr.wikipedia.org/wiki/Rebecca_James