Txinako Harresi Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harresi Handia1
UNESCOren gizateriaren ondarea
GreatWall 2004 Summer 4.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 438
Kokalekua TxinaTxina
Eskualdea2 Asia eta Australasia
Koordenatuak 40°25′N 116°5′E / 40.417°N 116.083°E / 40.417; 116.083Koordenatuak: 40°25′N 116°5′E / 40.417°N 116.083°E / 40.417; 116.083
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Txinako Harresi Handia (txinera tradizionalez: 長城; txinera sinplifikatuz: 长城; pinyina: Cháng Chéng, "Gotorleku (harresi) Luzea") txinatar inperioa Mongolia eta Mantxuriako barbaroen erasoetatik babesteko K.a. III mendetik aurrera eraiki zen harresia da. Barbaro zaldunek txinatar inperioaren lurrak inbadi zitzaten saihestea zen horma izugarri haren helburu nagusia.

Harresia oso luzea da, 6.400 km ditu Koreako mugatik Yalu (Yalu Jiang) ibaian, Gobiko basamorturaino eta zazpi probintzia zeharkatzen ditu. Harresi Handia 1.000 urtean zenbait dinastiak eraiki zituzten harresiez osatuta dago.

Harresi handia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1987an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresia Qin dinastiaren burua izan zen Lehenengo Enperadorearen garaian hasi zen erakitzen. Mila urteren buruan eraikitako hainbat horma luzatzearen emaitza da; Ming dinastiaren garaian amaitu zen eta gaurko egoera garai hartakoari dagokio.

Lau eraberritze nagusi izan ditu mendeetan zehar:

  1. Qin dinastiarena K.a. 208 urtean.
  2. Han dinastiarean II mendean.
  3. Bost dinastia eta Hamar Erresumen Garaian egindakoa (1138-1198)
  4. Ming dinastiarena 1368an

Ming dinastiaren harresia ekialdeko ertzean abiatzen da, Shanhaiko pasagunean,Qinhuangdao, Hebeiko probintzian. Bederatzi probintzia zeharkatu ondoren, mendebaldeko ertzean amaitzen da Jiayuko pasagunean, Gansuko probintzian. Jianyuko pasagunea Zetaren biderako atea zen. Harresia haraino iritsi arren, zainketa dorreak Zetaren bidean zehar segitzen dute. Dorren haien artean bazegoen ke zeinuen bitartezko komunikazio sistema bat, balizko inbasioen berri emateko.

Mantxuek harresia zeharkatu zutenean, Txina bereganatu zuten Qing dinastia hasiz, eta harresiak bere betebeharra galdu zuen, urrun mantentzen zituen mantxuak, Txinaren jabe baitziren jadanik.

Harresiaren eraikuntza prozesuan, bertan lan egiten zuten langileak inguruko lapur eta gaizkileen mehatxupean zeuden eta asko hil ziren han; horregatik, askotan Harresi Handiari munduko hilerririk luzeena esaten zaio.

Ate nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresi Handiaren ikuspegia
Kokapena satelite irudian

Ate nagusienak:

  • Shanhai Pasagunea
  • Juyong Pasagunea
  • Niangzi Pasagunea

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turistek bisitatzen dituzten hormaren zatiak egoera egokian mantendu dira, edo eraberritu egin dituzte, baina leku askotan harresia etxeak eraikitzeko harrien iturri izan denez, hondatuz joan da. Zati batzuk graffitiz bete dira eta beste batzuk besterik gabe bota egin dituzte azpiegiturak egin ahal izateko. Txinako hainbat hiri eta probintziatan legeak egiten ari dira ondarea babesteko.

Harresiaren defentsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiko ohizko armez gain, arma bereziak garatu ziren harresiaren defentsarako. Gaur egun hauen erreplikak harresian erakusten dira.

Materialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza lekuaren inguruan aurkitzen ziren materialak erabili ziren harresia egiteko. Beijing inguruan kareharria erabili zen. Beste leku batzuetan granito edo adreilua erabili ziren. Zati batzuetan, harresiaren bi harrizko azalen artean lurrezko betelana aurkituko genuke.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txinako Harresi Handia Aldatu lotura Wikidatan