Txikipedia:San Adriango baseliza

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Adriango Tunela eta Baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Adriango baseliza Lizarrateko tunelean (San Adrianeko Túnela edo San Adrianeko Kobazuloa ere deitzen zaio) dagoen baseliza da. Gipuzkoan dago, Aizkorriko mendilerroan, Zegamako bidean. Baseliza Hirutasun Santuaren ohorez eraiki zen eta urteak zehar, prozesioan ara joaten ziren inguruko herritarrak. Gaur egun, ez du erabilera hori. Izena latinezko "Sancta Trinitate"-tik dator, eta gaur egun, Sandrati izena ematen zaio (oraindik ere halaxe deitzen diote tokiko euskaran).

Hortik tunelari, euskarazko Lizarrate izen zaharraz gainera, gaur egun San Adrian izena ere eman zaio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008tik Aranzadi Zientzia Elkarteak urtero indusketa arkeologikoak egiten ditu. IkerketakJexux Tapiak, Manu Ceberiok eta Alfredo Morazak zuzentzen dituzte.

Aztarna historiko asko aurkitzen dira Tunelean, kokatuak daude; Paleolitikoan, Brontze Garaian, Erromatar Garaian, Erdi Aroan (noiz topa dezakegu Gaztelu eta Galtzada batzuen aztarnak) Aro Modernoan eta Aro Garaikean ere.

Ikerketa taldeak bisita guidatuak eskaintzen dituzte uda guztietan.

Fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku misteriotsu hau oso famatua bihurtu da, eta 2009 urtean marrazki bizidunetako film bat inspiratu zuen: Barriola San Adriango Azeria, Juanba Berasategik zuzendua.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Portilla Vitoria, Micaela [1], Por Álava, a Compostela : una ruta europea : del paso de San Adrián al Ebro, 2011. {{ISBN|84-7821-066-0}}
  • Sagarna Tapia, Jexux, Rodríguez Ceberio, Manu, Barea Moraza, Alfredo, Iraganera bidaia bat: San Adrian/Lizarrate Tunela 14.000 urteetako historia, 2016, ISBN 978-84-09-12926-3