Txikipedia:Santa Sofia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Sofia basilika

Santa Sofia Istanbul, Turkian dagoen basilika kristau bat da. 1537. urtean Antemio Trallesekoa eta Isidoro Miletokoa arkitektoek eraiki zuten,  Erdi Aroaren hasieran. Garai hartan munduko eraikin handiena izan zen. Oso ezaguna egin zen batez ere bere kupula erraldoiagatik, eta esaten denez "arkitekturaren historia aldatu zuen".  [1]

Santa Sofiaren barruko argazkia
Santa Sofiaren barruko argazkia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere historian zehar erlijio ugariren eliza izan da. Kristau izatetik ortodoxo izatera pasa zen hasieran, aurrerago mezkita izan zen, eta azkenik museo. Basilikak ere kalteak jasan zituen: lehenik 859. urtean sute handi bat gertatu zen. Eta, ondoren, 869. urteko urtarrilaren 8an, kupula erdia kolapsatu baitzen. Basilio I enperadoreak konponketak agindu zituen. Beranduago, 989ko urriaren 25ean, lurrikara berri batek kupula hondatu zuen, eta Basilio II enperadoreak berriro konpontzea agindu zuen. Kalteen tamainak sei urte behar izan zituen konpontzeko eta berreraikitzeko. Eliza 994. urteko maiatzaren 13an berriro ireki zen arte.[1]

Santa Sofia eraikin ikusgarria eta inguruak
Santa Sofia eraikin ikusgarria eta inguruak

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 kupula ditu eta 20 urte iraun zuen bere eraikuntzak. Kupula nagusia 55,6 metrokoa da, eta 31,24-30,86 metroko diametroa du. 40 leiho ditu oinarrian, eta esaten dutenez, flotatzen ari den sentsazioa sortzen du. Marrazki asko ditu bere barnean, marrazki horiei “mosaikoak” deitzen zaie.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Santa Sofia. 2023-08-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).