Basilio II.a Bulgaroktonoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basilio II.a Bulgaroktonoa.

Basilio II.a (grezieraz Βασίλειος Β΄, Basileios II) (958 inguruan - 1025eko abenduaren 15a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 976–1025 bitartean. Bere garaian Basilio Porfirogenitoa edo Basilio Gaztea izenekin ere ezaguna zen. Gaur egun ezagunagoa da Basilio Bulgaroktonoa izenarekin (grezieraz Βουλγαροκτόνος, Boulgaroktonos, "bulgariarren sarraskitzailea"), Bulgaria menderatzeko egin zuen ahaleginagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantino VIII.a anaiarekin batera enperadore izan zen. Aginpide guztiak hartu zituen honengandik eta handikien aginpidea murriztu ondoren, Errusia alderako joera bultzatu zuen Vladimir Kieveko printzearekin hitz harturik.

Bulgariarren aurka borrokatu zen (989-1018), eta inperio honetako osteak sakailatu zituen: Stumitzako Guduaren ondoren (1014) 15.000 gatiburi begiak lehertzeko agindua eman zuen, horietako 150 begibakar utziz, bulgariarren tsar zen Samuelenganako itzulera bidean gidari izan zitezen. Tristurak eta bihozminak jota hil zen Samuel tsarra, tropak itzuli eta laster. Basilio II.ak Armenia, Kaukaso eta Georgia bereganatu zituen, eta arabiarren aurka borrokatu zen Asia Txikian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Joan I.a Tzimiskes
Bizantziar Inperioko enperadorea
9761025
Ondorengoa
Konstantino VIII.a


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basilio II.a Bulgaroktonoa Aldatu lotura Wikidatan