Txikipedia:Scorpius (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Scorpius konstelazioa bi modutan idatzi eta esan ahal dugu. Lehen moduan Scorpius da eta bigarren moduan Eskorpioia. Gaur egun 88. konstelazioa da. Scorpius konstelazioa nahiko zaharra da, Antzinako Grezian du jatorria baino hori baino lehen agertu zen. Scorpius-en izarra Antares deitzen da. Antares eskorpioiaren konstelazioko izarrik distiratsuena da.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antares izarra

Antares izarra Arabieraz Kalb al Akrab deitzen da. Gaur egun Scorpius osatzen duten izarrak Alfa Librae eta Beta Librae dira. Alfa Libraek esan nahi du, Zubenelgenubi (α Librae) «iparreko pintza» da, libra konstelazioaren bigarren izar disdiratsuena da, eta, Beta Librae Zubenelgenubi (α Librae) «hegoko pintza»da, eta Libra konstelazioaren izar disdiratsuena, esan nahi dute.



Osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstelazioko izar nagusia α Scorpi da , Antares izenez ezagutzen dena, espektraleko supererraldoi gorri hotz bat da. Antares eskorpioiaren konstelazioko izarrik distiratsuena da. Izena greziarrengandik datorkio, «Anti-Ares» izendatu baitzuten, «kontra-marte» esan nahi duena. NGC 6302 nebulosa planetarioa , Tximeleta Nebulosa ere deitua, konstelazio honetan dago.

Scorpius konstelazioaren eztenaren osketa

Horoskopioari dagokionez, Scorpius bazara urriaren 23tik azaroaren 21era bitartean jaio zarelako da. Scorpius bazara irudimen handia duzu, intuizio bizia, borondate indarra ere, oso sentibera eta emozionala da bere buruarekin eta bere inguruko pertsonekin. Scorpiusak lagun onak izan ahal dira Kaprikornioekin, Scorpiusentzat bere lagunak bere anaia-arrebak bezalakoak dira.



Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scorpius konstelazioa
Scorpius mitologia

Mitolagiak esaten duenez eskorpioi batek Orioni koska egin zion bere heriotza eraginez. Jainkoek, hori ikusita, zerura bidali zituzten konstelazio modura baina bakoitza zeruaren punta batean, berriro ez gertatzeko. Horregatik udan eskorpioiaren konstelazioa ikusten da baina ez Orionen konstelazioa, eta neguan, berriz, Orionen konstelazioa ikus daiteke baina ez eskorpioiaren konstelazioa.