Libra (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Libra
Libra IAU.svg
Datuak
Laburdura Lib
Genitiboa Librae
Sinbologia Balantza
Igoera zuzena 15 h
Deklinazioa -15°
Eremua 538 gradu karratu

29. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

46
Izarrik distiratsuena Zubeneschamali (β Lib)

(ageriko magnitudea 2.61)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

Serpens Caput
Virgo
Hydra
Centaurus
Lupus
Scorpius
Ophiuchus

+65° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Ekainan

Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Libra.

Libra ('balantza'; ikurra: Balantza) zodiakoaren zazpigarren konstelazioa da zeruan. 88 konstelazio modernoetako bat da.

Konstelazioa ez da oso argitsua, ez baitu lehenengo magnitudeko izarrik. Virgotik mendebaldera eta Scorpiusetik ekialdera dago. Izarren izenek adierazten duten moduan, garai batean eskorpioiaren matxarden parte izan zen: Zubenelgenubi-k (α Librae) "hegoaldeko matxarda" esan nahi du, eta Zubeneschamali-k (β Librae) "iparraldeko matxarda". Bisualki, α eta β balantzaren oreka-zeharragak dira, eta γ eta δ platertxoak.

Konstelazioa, jatorriz Scorpiusen matxarden parte zena, zodiakoko berriena da, eta bizidun bat irudikatzen ez duen bakarra.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Libra (konstelazioa) Aldatu lotura Wikidatan


Koordenatuak: Zeruko mapa 15h 00m 00s, −15° 00′ 00″