Wikipedia, Entziklopedia askea
Staphylococcus aureus bakterioa

Staphyloccocus aurerus bakterio bat da. Bakterioak existitzen diren izaki bizidun txiki-txikienak dira. Hain txikiak dira, non mikroskopio batekin ikusi behar diren! Birusak baino handiagoak dira, baina birusak, bizitzan eragin handia badute ere, ez dira izaki bizidun bezala hartzen. Izan ere, birusek ez dute zelularik eta zelula biziaren oinarrizko osagaia da (bizirik dagoen unitaterik txikiena da).

Bakterio guztiak zelulabakarrak dira, hau da, zelula bakar batez osatuta daude. Gainera, zelula hau animalien zelulak eta landareak baino txikiagoa eta sinpleagoa da.

Bakterioak izaki bizidun ugarienak dira. Gainera, leku guztietan aurki ditzakegu; lurrean, airean, uretan, parkean… Bakterio batzuk oso erabilgarriak dira, jaten dituzuen jogurta egiteko erabiltzen direnak. Beste batzuk, izaki bizidunen barruan bizi dira, kasu batzuetan hauen gorputzak babestuz eta beste batzuetan, gaixotasunak eragiten dizkiete. Bakterio hau, kaltegarria da gure gorputzarako eta osasunarako. Arnas eta larruazaleko gaixotasunak eragiten ditu.

Informazio taxonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreinua Bakterioa
Klasea Bacili
Ordena
Bacillales
Familia Staphylococcaceae
Generoa Staphylococcus
Mota S. aureus
Izen binomiala Staphylococcus aureus

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habitata izaki bizidun bat bizi den ingurunea edo leku mota bat da. Lehen esan dugun bezala, bakterioak edozein lekutan aurkitzen dira. Staphylococcus aureus airean, uretan, hondakinetan eta makinerian aurki daiteke, baina gehienbat azalean eta sudur-hobietan aurkitzen da.

Biziraupen baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Staphylococcus aureus toxinak sortzen ditu. Toxina bat bakterio batek, animalia batek edo landare batek sortzen duen pozoia da.

   Ba al dakizu   

Bakterio honek 0,8 eta 1 mikrometro arteko diametroa du. Hiru zatitan banatzen da, mahats mordoa osatzen dute. %10 eko gatzarekin hazteko gai da. Horregatik haz daiteke itsasoko uretan.

Bakterio honek denbora luzez biziraun dezake giro lehor batean, eta oso iraunkorrak dira gatz eta azukre asko duten elikagaietan. Era berean, Staphylococcus aureus-en toxinak oso egonkorrak dira, eta beroarekiko, izoztearekiko eta irradiazioarekiko erresistenteak; beraz, elikagaian sortu ondoren, oso zaila da horiek ezabatzea.

TRANSMISIO-BIDEAK:

  1. Pertsonatik pertsonara.
  2. Kutsatutako objeKtuaren arabera.
  3. Elikagaien bidez.

Nola ez kutsatu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intoxikazio-agerraldi asko etxean gertatzen dira janaria behar bezala ez prestatzeagatik eta elikagaiak gaizki kontserbatzeagatik. Horregatik, gomendagarria da higiene- eta manipulazio-jardunbide egoki batzuk jarraitzea elikagaiak prestatzerako orduan. Hala nola:

      Ikusi!


Eskuak garbitzea oso garrantzitsua da, janaria prestatu baino lehen eta ondoren.

- Eskuak garbitzea, edozein elikagai manipulatu aurretik.

- Tresnak, taulak, gainazalak desinfektatzea.

- Ondo prestatu arrautzak, haragiak, arrainak, eta horiekin egindako produktuak, eta bero-bero eduki kontsumitu arte.

- Ez desizoztu elikagaiak giro-tenperaturan, hozkailuaren beheko aldean baizik.

- Elikagai gordinak eta kozinatuak ez kutsatzea.

- Frutak eta barazkiak ur korrontearekin ondo garbitzea.

- Mantendu arrautza gordinez egindako elikagaiak, hala nola maionesa, saltsak, izozkiak, kremak, gozogintzako oreak tenperatura seguruetan, kontsumitu arte.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Mundu guztiak izan dezake bakteria hau, baina arrisku gehienak dituztenak, haurtxoak, 5 urtetik beherako haurrak, 60 urtetik gorako pertsonak eta minbizia duten gaixoak, diabetikoak, GIBa dutenak...dira. Horiek arazo larriagoak jasan ditzakete: Deshidratazioa, buruko mina, giharretako kalanbreak...

Azken bost urteetan Europan izan diren bakterio honen agerraldiak behi, ahuntz eta ardien esne gordinarekin eta gaztarekin lotu dira, eta ondoren haragi gordinarekin eta haragi-produktuekin. Arrautzak eta produktu deribatuak (opilak, kremak, saltsak), entsaladak, sandwichak, arrain-kontserbak, haragia, barazkiak eta oro har, gordinik prestatutako eta kontsumitutako elikagai guztiak, denbora luzez hozte-tenperaturan mantentzen direnak.