Entsalada
Wikipedia(e)tik
Entsalada edo gatzozpindua oro har hotzik jaten diren jaki gordin edo prestatuak da, gehienetan oinarrian barazki hostoak dituena.
Ongarriren batez apailatzen dira entsaladak: koiperen bat, gatza eta azidoaren bat (ozpina, limoi-zukua eta abar.)
Entsalada-motak[aldatu]
- Sinpleak: Elementu bakar batek edo bik osatuak. Ohikoenak, uraza, tomatea, berroak, azenarioak eta abar.
- Nahasiak: Batzuek izen propioa dute (Waldorf, Niçoise, Escalivada)
- Entsaladillak: Prestakin hauen oinarri elementu irindunen bat izaten da (patata, azenarioa...). Kontserbako arrainak edo itsaskiak ere nahas dakizkieke.
- Epelak: Prestaturiko osagaien edo salteatu prestatutakoen nahasketaz egiten da, nahiz eta ongarritzat entsaladetako osagai arruntak izan.