Txoripan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txoripan
Osagaiakogia eta txorizoa

Txoripan edo txoriogia, Arabako gastronomiako jaki bat da. Txorizo egosiz beteriko ogi opiltxo batean datza.

Ogiaren oreari forma eman aurretik, mahaiean disko formaz zapalduz lautu eta erdian txorizo zatia jartzen zaio, ondoren borobiltxo forma eman eta labean sartzen da. Labearen beroaren ondorioz ogia egiteaz gain, barnean daraman txorizoaren zuku laranja-gorrixka ogira pasatu eta bere zaporea gehitzen dio.

Arabaz gain, Asturias, Errioxa, Galizia eta Kantabrian ere ohiko jakia da, pan preñau ("haurdun ogi") izenez ezaguna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.