Tzintzuntzan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tzintzuntzaneko yakata

Tzintzuntzan (purepechaz Ts’intsuntsani, "Kolibrien Tokia", garai kolonialean Citzutza ere deitua izan zen) Taraska ordokia edo Purepecha ordokian dagoen gune arkeologiko bat da, Mexikoko Michoacán estatuko iparralde erdialdean. Bere izena, purepechazko tz'intzuni = kolibria hitzetik dator, eta kolibrien tokia esan nahi du, Tariacuri kazike taraskoarrak sortu zuen 1325 inguruan, Patzcuaro lakuaren inguruan. Bere garairik oparoenean, Tzintzuntzanek, 40.000 biztanle izan zituela uste da. Hiri hau, Taraskoar estatuaren hiriburua izan zen XV. mendearen erdialdetik, espainiarren aurka erori zen arte.

Gune arkeologikoak, erdian, sarbide arrapala bat duen 400 metro karratuko plataforma baten gainean eraikitako gune zeremonial bat hartzen du. Plataformaren gainean, bost yakata (laukiluze formako gorputz bat, zirkularra den beste batekin konbinatzen dituzten plataforma mailakatuak, plantak, ia T itxura hartzen duelarik) Curicaueri bezalako taraskoar jainko nagusien gurtzarako tenpluen oinarria zirena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tzintzuntzan

Koordenatuak: 19°37′N 101°35′W / 19.617°N 101.583°W / 19.617; -101.583