Pátzcuaro lakua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pátzcuaro lakua
Lago de Pátzcuaro
PatzcuaroLakeIslands fromTheTopOfJanitzioIsland PatzcuaroLake MichoacanMexico.jpg

Pátzcuaro lakua

Kokalekua MexikoMexiko
Garaiera 2035 m
Bataz besteko sakonera 12,5 m
Ertzaren luzera 55 km
Uharteak 5

Pátzcuaro Mexikoko Michoacan estatuan dagoen aintzira bat da, Morelia hiritik 62 kilometro mendebaldera. Bertarako sarbide nagusia, aipaturiko hiritik irteten den 14 errepidea da.

Michoacaán estatuaren barnean, turismo gune erakargarrienetako bat da. Bere ertzak, 55 kilometro neurtzen du, eta bost uharte ditu: Janitzio, La Pacanda, Yunuen, Tecuen, La Tecuenita izeneko uhartetxo bat, eta Jaracuaro, nora, jada, errepidez iristea posible den.

Duela zenbait hamarkadetatik, lakuak, enzolbatze, kutsadura eta eutrofizazio prozesu bat jasaten ari da, inguruko herrien hazkuntza, baso soiltze eta lurren higaduraren ondorioz. Gobernuaren zenbait ikerketa eta egitasmo, arazoa konpontzen saiatu dira.

Oraindik badago pinu eta artezko basorik, non, mofetak, zarigueiak (opposum), azkonarrak, urtxintxak, untxiak eta azeri grisak bizi diren. Lakuak, uretako landaredi barietate handi bat eta bost arrain espezie ditu: arrain zuri ospetsua (iraungitze arriskuan dagoena), amuarraina, akumara, tiruh eta cheguak.

Aktibitate turistikorik garrantzitsuenak, txalupan egiten diren ibilbideak dira, uharteak bisitatzeaz gain, bereziki Janitzio.

Hilen Egunaren ospakizuna, mundu osoan ezagutzen den ospakizun bat da, eta laku honetan ospatzen da, eskualdeko biztanleak, kandelen bidez argiztaturiko kanoetan, Janitzio uharteko panteoira joaten baitira, euren pertsona maiteen hilobietan, lore eta jaki ofrendak uztera, parerik gabeko edertasunezko ospakizun bat bihurtuz.

Koordenatuak: 19°38′N 101°38′W / 19.633°N 101.633°W / 19.633; -101.633