Umaru Yar'Adua
Wikipedia(e)tik
| Umaru Yar'Adua | |
|
|
|
|---|---|
| 2007ko maiatzaren 29a – 2010eko maiatzaren 5a | |
| Aurrekoa | Olusegun Obasanjo |
| Ondorengoa | Goodluck Jonathan |
|
|
|
| Jaiotza | 1951ko abuztuaren 16a Katsina, Nigeria |
| Heriotza | 2010eko maiatzaren 5a Abuja, Nigeria |
| Alderdi Politikoa | Herriaren Alderdi Demokratikoa (PDP) |
| Ezkontidea | Turai Yar'Adua (1975–2010) Hauwa Umar Radda (1992–1997) |
| Erlijioa | Islam |
Umaru Musa Yar'Adua (Katsina, 1951ko abuztuaren 16a - Abuja, 2010eko maiatzaren 5a) nigeriar politikaria izan zen. 2007ko maiatzaren 29tik 2010eko maiatzaren 5ean hil zen arte Nigeriako Errepublikako 13. Estatu Burua eta 4. Presidentea izan zen.
1999ko maiatzaren 29tik 2007ko maiatzaren 29ra Katsina estatuko gobernadorea izan zen. Iruzur salaketa ugari izan ziren arren, 2007ko apirilaren 21eko presidentetza hauteskundeetako irabazletzat jo zuten eta maiatzaren 29an kargua hartu zuen[1] [2]. 2009ko azaroaren 23an Saudi Arabiara eraman zuten perikarditisaren tratamendua hartzera. Nigeriara 2010eko otsailaren 24an itzuli eta maiatzaren 5ean hil zen[3].