Olusegun Obasanjo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olusegun Obasanjo
Olusegun Obasanjo

NigerianPresidentSeal.png
Nigeriako 3. Presidentea
1999ko maiatzaren 29a – 2007ko maiatzaren 29a
Aurrekoa Abdulsalami Abubakar
(gobernu militarreko presidentea)
Ondorengoa Umaru Yar'Adua

Nigeriako Estatu burua
1976ko otsailaren 13a – 1979ko irailaren 30a
Aurrekoa Murtala Mohammed
Ondorengoa Shehu Shagari

Jaiotza 1937ko martxoaren 5a
Abeokuta, Ogun estatua, Nigeria
Alderdi Politikoa Herriaren Alderdi Demokratikoa (PDP)
Erlijioa Kristau baptista

Oluṣẹgun Mathew Okikiọla Arẹmu Ọbasanjọ (Abeokuta, Ogun, Nigeria, 1937ko martxoaren 5a) nigeriar militarra eta politikaria da. 1976tik 1979ra Nigeriako estatuburua izan zen, gobernu militar batean, eta presidentea 1999tik 2007ra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nigeriako Unibertsitate Baptistan ikasketak egin ondoren, militar ikasketak egin zituen Erresuma Batuan. 1958an bere herrialdera itzuli zen Armada Nazionalean zerbitzatzera, ofizial gisa. 1963an kapitain izendatu zuten, 1965ean komandante, 1967an teniente koronel eta 1969an, koronel.

1970ean biafrarrak menderatu zituen gudarosteko buru izan zen, Biafrako independentisten eta Nigeriako gobernuaren arteko gerran. 1975ean Lan eta Etxebizitzarako Komisionatu Federalaren kargudun izendatu zuten, baina urte horretan bertan, uztailean, Yakukbu Gowon lehendakaria kargutik kendu zuen estatu-kolpearen ondoren, Estatu Nagusiko buruzagi izendatu zuten. Gainera, teniente jeneral izendatu zuten, eta Batzorde Militar Goreneko kide.

1976an lehendakaria, Murtala Mohammed, hil egin zuten, Gowoni leporatu zioten estatu-kolpe saio batean. Obasanjok -Murtalaren ordu arteko eskuineko eskuak- hartu zuen gobernuaren buruzagitza, Nigeriaren historiako aldi konstituzional nagusiari hasiera emanez. Obasanjok -jenerala, ordurako- alderdi politikoak legeztatu, konstituzio bat onartu, eta hauteskundeak deitu zituen, eta 1979rako zibilen eskuetan utzi zuen gobernua. Beraz, Nigeriara demokrazia ekarri zuen lehenengo lehendakaria izan zen.

Bere agintaldia bukatuta, Estatuaren Aholku Batzordeko kide (1979) eta Segurtasun eta Desarmerako Batzorde Independenteko kide (1980) izendatu zuten. Gero gudarostea utzi eta baserrira joan zen bizitzera. 1991ko urrian Nazio Batuetako idazkari nagusi kargurako hautagai izan zen. 1995ean atxilo hartu zuten, Sani Abacha lehendakaria kargutik kentzen saiatzeagatik, eta bizi osorako kartzela-zigorra ezarri zioten. Sani Abacha hil ondoren, bat-batean libre utzi zuten (1998), eta 1999. urteko hauteskundeetan lehendakari berrautatua izan zen, baita 2003ko hauteskundeetan ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olusegun Obasanjo Aldatu lotura Wikidatan