Upton (New York)

Koordenatuak: 40°52′10″N 72°53′12″W / 40.86944°N 72.88667°W / 40.86944; -72.88667
Wikipedia, Entziklopedia askea

Upton AEBetako New Yorkeko Long Islanden dagoen Brookhaven herriko herrixka bat da. Brookhaven National Laboratory laborategiaren eta New York hiria, Long Island, Hudson ibaiaren harana, Connecticut hegoaldea eta New Jersey ipar-ekialderantz iragarpen atmosferikoak egiten dituen National Weather Servicen estazioaren egoitza da.

Upton New York estatuko Suffolk konderrian dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrixkak bere izena 1917 eta 1920 artean lehenik eta, ondoren, 1940 eta 1946 artean existitu zen Camp Upton base militarraren egoitza izan zelako jasotzen du. Bigarren Mundu Gerran, kanpamendua, batez ere, erreklutentzako konskripzio gune bezala berreraikia izan zen. Beranduago, armadak, toki hau ospitale bezala erabili zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

40°52′10″N 72°53′12″W / 40.86944°N 72.88667°W / 40.86944; -72.88667