Uranometria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orion konstelazioari dagokion Uranometria grabatua, AEBko Itsas Behatokiak eskainia.

Johann Bayerrek XVII mende hasieran sortu zuen izar atlasaren izen laburra da Uranometria. Lan hau lehendabiziko aldiz 1603 urtean Augsburgen  (Alemania) argitaratu zuen Christophorus Mangusek eta jatorrizko izenburua Uranometria: omnium asterismorum continens eskema, nova methodo delineata, aereis laminis expressa ("Uranometria, konstelazio guztiak biltzen ditu, metodo berri baten bitartez bildu dira eta kobrezko xafletan grabatuak izan dira"). Uranometría hitza greziar eratorriko "musa" zerukoa, Urania eta oupavós (urano), grezieraz "zerua". Literalki, uranometriak "zeruaren neurketa" esan nahi du.

Hau berau izan zen zeruko esfera batzen zuen lehendabiziko atlasa. Guztira 51 orriz osatua, jatorriz kobrezko xafletan Alexander Mairrek (1562, eta 1617) grabatu zituen.

Xafla bakoitzak sareta bat du eta honen bitartez izar bakoitzaren kokagunea gradu bateko frakzio zehaztasunez muga zitekeen. Bayerrek erabilitako kokaguneak Danimarkako Tycho Brahe astronomoaren bildumatik atera zituen, 1.005 izar zituen bildumatik hain zuzen ere.

Uranometria bildumak, ordura arte beste edozein bilduma baino izar gehiago batzen zituen baina ezin da izar kopurua ziurtatu, izan ere xafletako izar guztiak ez zeuden izendaturik.

Uranometriak Bayerren izendapena sortu zuen, gaur egun ere oraindik erabilia. Horrez gain konstelazio moderno batzuk ere gaineratu zituen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]